Inicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivado
 

 BERTSOAK

xanet mendizabalXanet Mendizabal Barandiaran / E Maila. AipamenaKaixo! Xanet Mendizabal Barandiaran naiz eta 12 urte dauzkat, Beasainen bizi naiz. Andramendi Ikastolan LH6 egiten ari naiz. Nire zaletasunak txirrindua, futbola eta bertsoak dira. Denbora librea dudanean lagunekin jolastea dut gustuko. Bertso hauek gogoz egin ditut, ea gustukoak dituzuen!

AMETSAK

Nik gaur ekarri dudan asmoa
zuei bertsok kantatzea
nire gaia ametsak dira ta
espero det gustatzea
ez det ukatuko, lana eman dit
bertso guztiak amaitzea
baina ilusiokin ein ditut
ta nahi det zuek gozatzea
 
Mundu guztik ditugun ametsak
askotan bihurtu hutsak
batzuenak alaiak dira ta
besteenak berriz beltzak
lan asko egin beharra dago
lortzeko ez dira errazak
baina behin lortzen dituzunean
ederrak dira ametsak
 
Egunero prest egoten gera
ametsen bila joateko
ta gure ametsak bete nahian
pauso handi bat emateko
aurrean jarritako guztia
behar bada gainditzeko
eta edozer egiten dugu
amets hoiek betetzeko
 
Jendeak amets bakarra eta
nik berriz baditut mila
futbola, txirrindu eta bertsok
a ze momentu on pila
Halako ametsak betetzeko
izan behar da oso abila
saiatze hutsak merezi du ta
joango naiz haien bila.

Xanet Mendizabal Barandiaran

2017 1   2017 2 2017 3  2017 4   2017 5    
  2017 6   2017 7    

 

 

 

 

FaLang translation system by Faboba