Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

 BERTSOAK

beñat imazBeñat Imaz Agirre/ E Maila. 1. sariaKaixo! Ni Beñat Imaz naiz. 11 urte dauzkat. Andramendi ikastolako 6. mailan nabil. Oso pozik nago Beasaingo idazlehiaketan saria irabazi dudalako bertsoen E mailan. Nire zaletasunak rugbian jokatzea eta nire lagunekin egotea dira.

URTAROAK ETA TXORIAK

TXANTXANGORRIA, UDABERRIA
Hostoak piztu dira
da udaberria
epeltasuna zaigu
hona etorria
Txio alai batekin
piztu zait irria
kantari baitatorkit
gaur txantxangorria.
 
UDA. ENARA
Hegan zabiltz batzutan
hona eta hara
txioka han hemendik
heldu da udara
Zerua jolastoki
hartuaz, enara
zure alaitasunaz
gu poztutzen gara.
 
UDAZKENA. USOA
Bidaiari aparta
zuzen ta txukuna
indartsu ta dotore
hegaz dakizuna
Udazken bidaiari
tinko eta leuna
usoa goza zazu
zuk askatasuna.
 
NEGUA. AHATEA
Elur malutak mara
Txuri mendatea
Ibaia harro dator
Ur hotzez betea
Hegan eta igeri
Ze elegantea
Herria koloretuz
Dabil ahatea.
 

Beñat Imaz Agirre

2017 1   2017 2 2017 3  2017 4   2017 5    
  2017 6   2017 7    

 

 

 

 

FaLang translation system by Faboba