Inicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivado
 

 1Jare Urrestarazu / 4.MailaAMETSEN AMETSA

IZEN GOITIA: Hermion

F ATALA/PROSA

4. MAILA

Bazen behin, Amets izeneko mutiko bat. Oso alaia, jakintsua eta lagunak oso azkar egiten zituen umea zen. Oso mutiko ederra zen, ile marroia, begi berdeak eta azal txuri zuria zuen. Baina bazuen zerbait ezberdina, denen begiradak erakartzen zituena. Amets oso mutiko berezia zen, hanka bat gabe jaio zelako. Bai, horrelaxe zen, jaiotzetik falta zuen hanka bat, baina arazo horrek ez zuen batere ahultzen.

Ametsen aita, Aitor mekanikoa zen, futbol zalea, indartsua eta ausarta. Denek esaten zioten Ametsi aitaren berdina zela fisikoki. Biek zuten ile marroia, begi berde ederrak eta azal zuria. Amak Miren zuen izena, emakume beldurti xamarra zen, herriko lore saltzailea. Biek maite zuten Amets beste ezer baino gehiago.

Egun batean Ametsek bere ametsa zein zen kontatu zien denei, lagunei, gurasoei, ...

- Nik handitan balet dantzaria izan nahi dut!

- Baina nola ikasiko duzu zuk baleta! Mutila zara Amets! Eta gainera hanka bakarra duzu maitea! -esan zion aitak.

- Aitak arrazoi du Amets, mutila zara. Eta hanka bakarra! Denek barre eta burla egingo dizute! - oihukatu zion amak.

- Baina nik baleta ikasi nahi dut, nire ametsa da! – haserretu zen Amets.

- Eta lagunei zer iruditu zaie?

- Baleta neskentzat dela esan didate eta nik ezingo dudala egin hanka bakarra dudalako. -erantzun zien triste.

- Gaur amonaren etxean egin behar duzu lo, berari ere galdetu nahi baduzu. -esan zion aitak.

- Ba bai! bihar kontatuko dizuet zer esan didan amonak.

Din-don entzun zuen tinbrea bere gelatik.

- Amona etorri da Amets!

- Amona! – pozez oihukatu zuen Ametsek.

- Amets maitea! -besarkatu zuen amonak.

- Amona, goazen azkar zure etxera.

Amona eskutik hartu eta atera hurbildu ziren behar zituen gauzak motxila batean sartuta.

-Agur ama, agur aita!

-Agur...

Amonaren etxera iritsi ziren biak. Bikain pasa zuten arratsaldea, kartetan jolastu, ... egiten. Afaltzeko ordua iritsi zen, eta amonak prest zuen zopa beroa Ametsentzat.

- Munduko zoparik onena egiten duzu amona.

- Eskerrik asko Amets. Dena bukatu ohera joateko ordua da eta.

Amonaren etxeko logelara sartu ziren biak. Ohean sartzen lagundu zion amonak, eta orduan galdetu zion Ametsek: - Amona galdera bat. Nik baleta ikasi nahi dut, baina denek esaten didate nesken gauza dela baleta egitea, eta gainera, hanka bat gabe ezingo dudala. Zer uste duzu egin beharko nukeela? -galdetu zion urduri.

- Zure ametsa al da Amets? -galdetu zion

- Bai!

- Amets, zerbait nahi baduzu eta saiatzen bazara lortuko duzu maitea. Ez egin kasurik besteei.

- Baina arrazoi badute? hanka bakarra naiz! Ezberdina!

- Ez egin kasurik Amets! Saiatu eta saiatu egiten bazara, dena lortu daiteke. Eta ni seguru nago handitan artista bikaina izango zarela!

- Bai amona, munduko balet dantzaririk hoberena izango naiz! -esan zuen konfiantzaz.

- Orain lasai-lasai lo egin maitea,

- Ondo lo egin.

- Ondo lo egin Amets. Hurrengo goizean esnatu zenean amonarengana joan zen sukaldera.

-Egunon amona!

-Berdin Amets. Ogi txigortua prest dago, hartu goiko kaxatik mermelada.

Biak batera gosaldu zuten poz pozik. Indarrak hartu ondoren beraien telesail gustukoena ikusi zuten.

- Amets, nik txikitan baleta dantzatzen zuen neska bat ezagutu nuen. Nahi al duzu galdetzea ea baleteko klase pertsonalak emango dizkizun?

-Noski baietz! -erantzun zion Ametsek irrikaz.

Telefonoa hartu eta aspaldiko bere lagunari deitu zion amonak. Ni bitartean bere ondoan zain geratu nintzen urduri. Telefonoa utzi eta niri begira gelditu da amona.

- Tira ba, nahi baduzu gaur bertan lehenengo klasea emango dizula esan dit!

-Bai! Gaur lehen klasea! – indartsu besarkatu zuen amona.

Amona eta Amets aspaldiko lagunarengana joan ziren. Amonaren laguna ezagutu zuen, Karmele izena zuen, inoiz ikusi zuen balet dantzaririk onena zen. Klaseak oso gogorrak ziren, bi ordu eta erdi irauten zuten, eta egunero joaten zen Karmelerengana. Ametsek bost hilabete oso amonaren etxean pasatu zituen, egunero entsaiatzen Karmelerekin.

Lan asko eginez ikaragarri aurreratu zuen Ametsek. Halako batean Karmelek kasting baterako apuntatu zuen ...

- Amona lortu dut! - esan zion inoiz baino indartsuago.

- Lortu zer? -galdetu zion amonak.

- Jendearen aurrean baleta egiteko obra batetarako kasting-a pasatu dut!

- Zorionak Amets! esan nizun lortuko zenuela! -esan zion bilobagatik harro.

- Amari eta aitari esango diet!- esan zuen pozik.

- Jada mezua bidali diet. Ea saioa noiz den galdetu didate, beraiek ere ikustera joateko.

- Bihar da 14:00etan!

- Ederki, bidalita!

Iritsi zen eguna. Herriko antzokia bete-bete eginda zegoen. Lehen ilaran eseri ziren Ametsen gurasoak eta amona, oso urduri zeuden denak. Bikain atera zen saioa, Ametsek denak harrituta eta hunkituta utzi zituen. Bera izan zen obrako izarra!

Bukatu zenean Amets lehen ilarara hurbildu eta besarkada handi bat eman zien gurasoei, eta bereziki amonari. Denak poz pozik joan ziren etxera.

Handik 10 urtetara, Amets munduko balet dantzari onena bihurtu zen! Zailtasun guztiak gainditzea posible dela erakutsi zion munduari.

Ala bazan edo ez bazan sar dadila zure ametsen plazan.

2    3 

Jare Urrestarazu

FaLang translation system by Faboba