Día del Libro

Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

Felipe untxia

    bi amaia 225

Bazen behin Felipe izeneko untxi bat eta normala denez, mendi handi bateko basoan bizi zen. Bere etxea haritz baten ondoko sasiarte batean egina zeukan eta oso txukun edukitzea gustatzen zitzaion. Gainera Felipe oso sukaldari ona zen. Bere lagunak deseatzen ego ten ziren Felipek noiz gonbidatuko, izan ere, azenarioak saltsan prestatzen onena zen. Baina Feliperi gehien gustatzen zitzaion platera perretxikoak ziren. Horregatik sarritan basoa goitik behera zeharkatzen zuen ea aleren bat aurkitzen zuen.

Udazkena zen gehien gustatzen zitzaion urtaroa eta ez dago esan beharrik zergatik: perretxiko-bila ibiltzeko garaia zelako. Felipek bista ona zuen, entzumena ezin hobea eta oso ondo ezagutzen zituen perretxiko-leku guztiak.

Abiatu zen ba udazkeneko egun batean perretxiko bila eta hara non entzuten dituen ahots ezagun batzuk deiadarka.

- Lagundu! Lagundu! Trabatuta nago!

Joantxo txoria sasiartean harrapatuta geldituta zegoen. Felipe laguntzera joan zitzaion eta labana hartu eta laharrak mozten hasi zen. Askatu zuenean, Joantxo pixka bat lasaitu eta biak joan ziren perretxiko bila.

Basoan pozik zebiltzala otso maltzurra azaldu zitzaien eskuetan perretxiko batzuk zituela. Feliperentzat oso perretxiko arraroak ziren, ez zituen ezagutzen, baina Joantxorentzat ez. Joantxok zera esan zion:

- Eskerrik asko, gaur gauean bertan jango ditugu ... !

Felipe isildu egin zen baina ez zuen otsoarengan konfiantzarik eta hark alde egin zuenean esan zion Joantxori:

- Jan baino lehen ondo aztertu behar ditugu ...

- Eta nola aztertuko ditugu?

- Etxean ikusiko duzu.

Felipek otsoak emandako perretxikoak besteetatik aparte gorde zituen eta etxera iritsitakoan gela batean sartu eta traste batean sartu zituen eta begira eta begira aritu zen.

Joantxok pentsatzen zuen -Zertan ari ote duk hau? A zer traste bitxia duen- baina ez zen ezer esaten ausartu Felipek burua bueltatu zuen arte.

- Zer? Zerbait antzeman al duzu?

- Bai ... nik pentsatzen nuena ... Pozoia daukate hauek, pozoia eta otso maltzur horrek guri probarazi nahi zizkigun ... baina ... ikusiko du ...

- Pozoitutako perretxikoak eman dizkigula? Zerbait egin behar dugu ...

Hurrengo egunean Felipe eta Joantxo perretxiko-bila irten ziren basora eta han zebiltzala otsoa inguratu zitzaien.

- Egunon lagunok! Perretxikotan gaur ere?

- Bai, eguraldi ederra dago eta! -erantzun zion Joantxok serio

- Eta atzo eman nizkizuenak jan al dituzue?

- Bai ... eta bikainak zeuden gainera. -Felipek- Jakin al daiteke zein txokotan aurkitu zenituen?

- Beraz, onak zeuden ... Hori da garrantzitsuena ... Non aurkitu ditudan galdetzea ere Perretxiko-biltzaile batek inoiz ez du esaten non aurkitu dituen ... Tira ba… , ondo segi eta bihar arte.

Otsoa pozik joan zen eta Felipe eta Joantxo barreari ezin eutsirik gelditu ziren.

Hurrengo egunean basoan izugarrizko zalaparta sumatu zuten. Felipe untxia jaiki eta gosaltzeko zebilela, hor datorkio haritzean bizi den katagorria zera esanez:

- Ba al dakizu zer gertatu den?

- Ez.

- Otsoa klinikara eraman omen dute.

- Zer gertatu zaio ba?

- Ez dakit oso ziur baina dena perretxikoengatik izan omen da. Zu ere kontuz ibil zaitezke perretxikoekin!

- Lasai, nik ondo aztertzen ditut eta ...

Basoan egun batzuetan lasaitasun ederrean bizi izan ziren eta Joantxok ez zuen gehiago perretxikorik jan Feliperi erakutsi gabe.

"HILBETE"

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

13.fw.png16.fw.png3.fw.png15.fw.png10.fw.png8.fw.png2.fw.png14.fw.png9.fw.png11.fw.png1.fw.png7.fw.png4.fw.png5.fw.png6.fw.png12.fw.png