Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 
 

ENERITZ GORROTXATEGI ZUAITZ

bi eneritz 187
Eneritz Gorrotxategi Zuaitz
D Mailan aipamena
12 urte. Gabiria
Beasaingo Ikastola
D Mailan aipamena

• Gabirian jaio nintzen 1985eko maiatzaren 8an. Gabiriako Balentzategi Herri Eskolan ikasi nuen .

• Lehen hezkuntza amaitu arte eta gaur egun, Beasaingo Ikastolan D.B.Hko 1. Mailan egiten ari naiz • Piano eta solfeoko ikasketak Ormaiztegiko Txindata Musika Eskolan egiten ari naiz. Nire herriko “Goruntz” dantza-taldeko partaide eta aldi berean erakuslea naiz.

• Lehiaketan parte hartzen dudan lehen aldia da eta nire lana liburu honetan argitaratua izateak poz handia ematen dit.

Beharrak  Agintzen du

Bazen behin Aintzine izeneko neska bat. 8 urte zituen eta e/barrio zen jaiotzetik. Hanka bat falta zitzaion, eskuinekoa, beraz, gurpi/dun aulki bat zuen eguneroko, momentuoroko lagun.

Baina, udan, oporretan zegoela, herriz aldatzea suertatu zitzaion. Ondorioz, beste ikastetxe botera joan beharra izan zuen.

Herri berri horretan, Aintzinek, mutiko bat ezagutu zuen, bere izena Iñigo zen, honek ere 8 urte zituen. Oso lagun egin ziren. Berak, herriko jendea ezagutzen zuen eta Aintzinek ez.

Ikasturtea hasteko garaia iritsi zen. lñigo, eskolako lehen egunean egiten den aurkezpenera joan zen, baina Aintzine, etxean geratu zen lotsa-Iotsa egingo zenaren ustean. lñigok lagun ugari zituen baina Aintzinek, etxean geratzeagatik, ez zuen inor ezagutzen.

Eskolan, lñigo, ez igogailurik, ez aldapatxorik, ez zegoela ohartu zen, beroz, ez zegoen Aintzinerentzako eskolara joateko biderik. Eskola amaitu ondoren, bere etxerantz abiatu zen gure lñigo. Bidean oso pentsakor zihoan eta bere etxera joan ordez, Aintzineren etxera joan zen berri tristea ematera. Orduan, Aintzinek zera esan zuen bere bizitzako tristura eta negar malko handienak bere aurpegi ederra goitik behera zeharkatzen zuten bitartean:

- Ez! Hori ezin do egia izan! Gezurretan ari zara ez da? Nola ikasiko dut orduan ni eskolara joateko modurik ez baldin badago?

- Lasai, nik ekarriko dizkizut liburuok behar badituzu! Eta hauetako egun batean, ni eta gelako lagun guztiok bisita bat egitera etorriko gatzaizkizu! Beroz orain lasai egon! Eta ez portatu 2 urteko ume txikia bezala, entzun?

- Ongi da! Zer egingo ote nuke nik zu gabe? Zakur boten pare egongo nintzateke. Mila esker.

Bi muxu eman eta lñigo bere etxera abiatu zen.

Hurrengo egunean, goizeko 9:00ak zirenean, lñigo bere gelara sortu zen. Ondoren, hamaikak iritsi zirenean, lñigo, atarira jaisteko prest zegoen, baina, Aintzinerekin gogoratu zen eta zuzendariarengana jotzea erabaki gogorra zela eta, adiskide bati laguntza eskatu zion:

- Hi! Mikel! Lagunduko al hidake zuzendariarengana?

- Baina zuzendariarengana, zertarako?

- Hik lagunduko al hidake, bai ala ez !

- Zerbait gaizki egin al duk ba?

- Bai, ola, ez!

- Ongi zegok! Lagunduko diat, baina nire izena ez da aipatu ere, bale?

- Tratua egina zegok! Hi ez haut aipatu ere egingo.

Azkenean joon ziren zuzendariarengana eta lñigo lotsaz beterik zegoen arren, zeukan urduritasunarengatik irakasleen gelako atea jo ia entzuten ez zelo eta galdetu zuen:

- Zuzendaria hemen al da?

- Ez, ez da hemen! Erantzun zion Maddalen irakasleak.

- Eta non da ba?

- Harreran aurkituko duzu.

- Mila esker, eta barkatu!

Zinkuri handi bat egin ondoren, Mikeli begiratu eta buruoz zuzendariarengana joateko keinua egin zion. Eta igarobidean zihoazela zera esan zion Mikelek:

- Hi, lñigo! Ez al duk nahikoa irakasleen gelan egin duan erridikuluarekin?

- Ez! Zuzendariari esan behar zioat!

- Baina zer duk ba hain garrantzi handia duen ditxosozko kontu edo gauza hori?

- Hi lasai! Entzungo duk garaia iristen denean!

Heldu ziren harrerara eta bai, hantxe zegoen zuzendaria bere idazkari Jose Lontxori aginduak ematen:

- Biharko hemen nahi ditut erosi berri dugun armairu berriaren saltzailearen zuzenbide- eta telefono-zenbakia!

- Ongi da !

- Zuzendari!

- Bai?

- Ba al daukazu momentutxo bat niretzat?

- Bai, zer duzu ba? Joan gaitezen ba lehenengo nire gelara.

- Badakizu nola eskolan hasi behar duen Aintzinek.

- Nor da hori?

- Ez al dakizu? Gurpildun aulki batean ibiltzen den neska bat, berak ere, nik bezala, 8 urte ditu. Eta lehenengo egunean ba zera ...

- Zer? Lehenengo egunean zer?

- Ba konturatu nintzen ez dagoela ez igogailurik, ez aldapatxorik eta ez dago Aintzine eskolara etortzeko modurik eta esan nahi nizuke, zerbait egingo al zenukeen bere alde? Aldaketaren bat edo ...

- Ez da ideia txarra baina pentsatzen utzi beharko zenidake.

- Zuk hartu nahi duzun adina denbora baina pentsatzen duzunean esan mesedez.

- Ongi da!

- Bihar arte orduan!

- Bai!

Handik 6 egunera, zuzendariak lñigori bere gelara joateko esan zion. Baiezkoa erantzun zion, baina eragozpen bat zegoen: nondik atera obrak egiteko dirua? Jaialdi bat egitekotan geratu ziren eta baita egin ere. Bi aste geroago egin zen jaialdia. Obrak berriz, handik 3 astera hasi ziren.

Herriko udala ere hasi zen zertxobait pentsatzen eta berak ere, autobusetan, tabernetan, dendetan, etab. lekuetan berrikuntzak egitea erabaki zuen, eta udal mailako berrikuntzak astebete geroago hasi ziren.

Azkenean, iritsi zen Aintzine eskolara joateko eguna, liluraturik geratu zen eta bere esker ona adierazteko honako hitz hauek esan zituen:

“Uste dut, nik bezalaxe, nire egoera berdinean dauden beste hainbat pertsonak eskertuko dutela berrikuntza hau herrian.”

Eta horrela Aintzine ikastolako beste ikaskide guztiekin batera lanean eta aisialdian ibili ahal izan zen.

"GAUTXORI"

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

3.fw.png16.fw.png11.fw.png13.fw.png14.fw.png12.fw.png10.fw.png9.fw.png2.fw.png7.fw.png4.fw.png15.fw.png8.fw.png1.fw.png5.fw.png6.fw.png