Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 
 

 

    

 

 

 

 

 

elduaien ikastola

      

ELEANITZ EHIkok Ikastolen proiektua da. Beasaingo Ikastolak Hizkuntz Trataera Bateratu proiektuaren barruan txertatzen du eleaniztasuna, beti ere euskarari indarrik kendu gabe. DBH hasieran ikasleei maila-ebaluazioa egingo zaie. Arratsaldeetan 15:30etatik 16:30etara aukeran izango dute ingelesen edo beste hizkuntza bateko eskolak jasotzeko.

BEASAINGO IKASTOLAk eta ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAk sinatua dute hitzarmen bat eta hari esker , CAMBRIDGE ENGLISH LANGUAGE ASSESMENT ES098 Zentro Aztertzaile Baimendua da, 2014-2017 urteen artean Young Learners, KET, PET eta FCE for Schools azterketak eskaini ahal izateko.

Elduaien Hizkuntza Eskolak 13 zentro ditu Gipuzkoan zehar eta 40 urtetik gorako esperientzia Cambridge aztereketen inguruko irakaskuntzan.

Sinaturiko hitzarmenaren arabera, Beasaingo IkastolaElduaien Hizkuntza Eskola ES098 Zentro Aztertzaileari lorturiko Prestakuntza Zentro bihurtuko da eta Cambridge English Language Assessment-en Schools Project-ako partaide.

  Beasaingo  Elduaiengo eta ikastolako arduradunak    

 

Horren arabera, Beasaingo Ikastolako ikasleak, EHIko Eleanitz Proiektuan ingelesea Haur Hizkuntza ikasten hasten direnak, Young Learners azterketak egiteko aukeraz gain abantaila bereziekin aberastuko dute bere jarduera. Ekimen berezietan parte hartuz, Young Learners azterketetan inskribatuz eta material esklusiboa lortuz.

Bestalde, Elduaien Hizkuntza Eskolarekin sinatutako hitzarmenari esker, Beasaingo Ikastolan urtero A1,A2,B1 eta B2 mailetako azterketak burutuko dira, alegia, Young Learners test-etatik hasi eta First Certificate for Schools bitartekoak.

KET, PET eta FCE for Schools deialdien informazioa aurretiaz jakinaraziko da eta edozein herritarrek izena eman ahal izango du Beasaingo Ikastolaren bidez edota Elduaien Hizkuntza Eskolaren bidez.

DBH hasieran ikasleei maila-ebaluazioa egingo zaie. Arratsaldeetan 15:30etatik 16:30etara aukeran izango dute ingelesen edo beste hizkuntza bateko eskolak jasotzeko.

 
eleanitza_proiektua_1.jpg eleanitza_proiektua_2.jpg eleanitza_proiektua_3.jpg

eleanitza_proiektua_4.jpg eleanitza_proiektua_5.jpg eleanitza_proiektua_6.jpg

eleanitza_proiektua_7.jpg eleanitza_proiektua_8.jpg



FaLang translation system by Faboba