urria4Eguraldi txarrak azken orduko moldaketa batzuk eginaraztera behartu bagaitu ere, Kilometroak martxan daude,eta egitarau ofizialean datozen ekintza gehienak normaltasunez ari dira burutzen. Hementxe dauzkazue ikusgai bertako argazkiak:

Beasain:

-DBHko ikasleak egiten ari diren zirkuitoko ibilbidean giro ona da nagusi. Ikastola azpiko postuan gustura egon dira ikasleak erronkei aurre egiten!

-Loinazko San Martin plaza azpian, aldiz, arrakastatsua izaten ari da Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia. Lehen saioa 11:00etan izan da, eta bigarrena 12:30ean

-Igartza jauregian, Elikagaien taupadak haurrentzako antzerkia egiten ari dira, Kaiku enpresaren babesarekin.

-Gernika pasealekuko frontoian Reala fundazioaren eskutik futbol tailerra eta ludoteka ere giro onean doaz

Lazkao:

-LH 5 eta 6ko ikasleentzako tailerrak giro onean ari dira burutzen

-Eidabe taldearen antzerki emanaldiak ere burutu dira Ikastolako kirol estalpean, Edepe fundazioaren babesarekin.

Ordizia:

-LH 3 eta 4ko ikasleentzako tailerrak ere arrakastatsuak izaten ari dira

-DBHko ikasleak egiten ari diren zirkuitoko ibilbidean ere giro ona da nagusi, eta ikasleak gustura ari dira erronkak egiten!

urria6   urria5   urria7
    urria8    

 

 

FaLang translation system by Faboba