Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

1996-97an ere guretzat izendatuta zeuden Udaletxeko gelak (Alkartasuna Lizeoak erabiltzen zituenak) eta Olanoren etxekoak ez,ziren gure esku gelditu, eta beraz, urtebete merkataritza zentro batean eskola ematen aritu ondoren, ikasturtea Urbialde plazako gelak baimendu ziren eta HEZKUNTZA SAILArekin hitzartu zen beste lokal horiek herriaren premietarako geratuko zirela, beraz, behar zirenerako, baita DBHrako ere.

DBHren lehen eskaria 1991ko Errege Dekretuaren arabera egin zuen 1999, dekretu horren 4. Xedapenaren arabera aritzeko 1991 aurretik sortutako ikastetxea behar zelakoan eta eta Informe Perizial bat ere burutu zuen ondoren Administrazioaren aurkako Aretoak

DBHrako bigarren eskaria 2010eko Errege Dekretuaren arabera eta fede txarrez bideratutako harreman prozesua

2001ean 32 ikaslerekin utzi gintuen krisi gordin baten ondoren, 2012an zegoeneko 230 ikasle izatera etorria zen Ikastola eta bigarrenez eskatu dugu Beasaingo ikasleek herrian behar dutela DBH ere ikastolen sarean.

BEASAINGO IKASTOLAk bere esku ditu 1.500 metro karratu, eraikita eta legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betez DBHrako prest. 1.500 metro karratu horiekin 12 urtera arte Beasaingo Ikastolan ikasten duten ikasleei beren herrian eta ikastolan 16 urtera arte ikasten jarraitzea bermatzen zaie. Horretarako (lerro batentzako) lau gela behar ditu Ikastolak, eta beste mila metroak LH eta DBHrako bateragarriak direnez, hazkundera bitartean, geure hezkuntza¬ proiektuari eta aniztasunaren trataerari modu lasai eta zabalean irtenbidea emateko aukera ona eskaintzen digu.

Hala ere, azken urteetan ikastolaren geletan egindako obra bakoitzari ezarritako kalbarioari esker, oso ondo zekien Ikastolak ez zuela laguntzarik aurkituko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako unitate teknikoan, ez eta Gipuzkoako Ikastetxeen Arduradunak ordezkatzen duen Beasaingo Eskola Publikoen ardurapeko sailetan ere. Beraz, arduradun politiko izendunekin ere harremanetan jarri zen, Hezkuntzarako eraikinak arautzen zituen Errege Dekretua argitaratu ondoren.

Bada ez bada, hala ere, aurrena, Peritu txostenaz baliatu zen. Bi arrazoi ziren horretarako: batetik alde baten txostena ez zelako eta hein horretan Peritu txostenak ez Administrazioak eta ez beste inork zalantzan jarri ezinezkoak direlako eta Administrazioaren aurkako Peritu-txostenak Beasaingo Ikastolari, inpartzialtasunez, arrazoi ematen ziolako eta, proiektu berriak, Hezkuntza Sailak interpretagarritzat jo zitzakeen hainbat egiturako punturi buruz ikastolaren alde ebazten duelako.

Bestalde, aurreproiektu hori Hezkuntza Sailera aurkeztu baino lehen, Beasaingo Ikastolak, EHIko teknikariekin eta udal teknikariekin hitz egin zuen eta denek bermatu zuten proiektuaren legezkotasuna. 2012ko maiatzean aurkeztu zuen Beasaingo Ikastolak Lurralde Ordezkaritzan EHIko ordezkariekin eta Beasaingo alkatearekin batera proiektua

Proiektu horri lehen ezezkoa; jaso zuen Ikastolak, Hezkuntza Saileko Unitate teknikoko ezein aparejadoreren bisitarik jaso gabe eta bertako aparejadoreek Ikastolako arkitektoarekin telefonoz asko kostata lortutako elkarrizketa baten ondoren jaso zen. Zertara bidali aparejadorerik? Beasaingo eskola mapan agintzen duen mapa kontzeptu bakarrean ez dago sartuta eskubideen aldagaria, berek egituratutako mapari kosta ahala kosta eustea baizik.

Helegitea egin eta erantzuna jaso aurretik Eusko Legebiltzarrerako hausteskundeak iritsi ziren eta alderdiz aldatu zen Hezkuntza Saila. Hezkuntza Sailak bestelako inolako erabakirik eman gabe zeukan artean, baina Beasaingo Ikastolari etorri zitzaion bigarren ezetza,, eta gainera bide guztiak itxita utzi zitzaizkion.

Gobernu berriarekin Eusko Jaurlaritzan izandako bileran bertan Arantza Aurrekoetxea sailburuordeak onartu zuen, nortasun ordezkatze edo suplantazioa gertatu zela bigarren ezezkoan eta berak eman zituen hiru argudioak errepikatuko ditugu hemen: espainiera hutsez idatzita zegoen ezezkoa eta berak ez omen ditu horrela sinatzen aginduak, aurreneko irakurraldian ikusi zuen data okerra (2012a zen eta 2013ko data zuen). Nortasun-ordezkatze edo suplantazioa,bada berez izan ebazpen baten anulazio-argudio, baina geure proposamenak berez emandako arrazoi objektiboen konfidantzan eta Hezkuntza Sail berritik emandako hitza tarteko, onartu egin genuen beste inolako prozesurik hasi gabe: Hezkuntza Sailak gaia berraztertzea eta irtenbide bat emango zitzaiola agindu zigun . Horren harira, Gipuzkoako Lurraldeko aparejadorea etorri zen eta Gema Gonzalez de Txabarri Lurralde Ordezkari berriak esandakoaren arabera, ohiko txostena izan zen, ez bereziki negatiboa, eta agertzen ari ziren kezkei buruz aritu gara eta arrazoitu dugu e-postaz.

BEASAINGO IKASTOLA EZ OMEN DA ORAIN ERAIKIN INDEPENDENTEA 

Abenduaren 12an, dena bide onean zihoalakoan berriz bilerara joan garenean berriro ere ezezkoa eman zaio proiektuari, eta ahoz emandako arrazoi bakarra izan da etxebizitzekiko ez dela eraikin independentea . Gutxien espero genuen erantzuna ondorengo arrazoiak tarteko:

  • a.- Gure proiektua LH eta DBHrako zen eta LHrako emandako baimenak eraikin horretan emanda daude, eta gainera, peritu¬ txostenak ere argudiatua du sarrera-irteera independenteak dituela eta baita gelak irakaskuntzarako modu esklusiboan erabiltzen direla ere. Baina are gehiago, erabaki horren aurka egiten du Gipuzkoako Lurraldeko Unitate Teknikoko aparejadore jaunak 1999ko apirilaren 27an eta ekainaren 29an bi aldiz emandako aldeko txostenak.
  • b.- Baina hori ez da dena. Beasainen Hezkuntza Sailak azken urteetan, eta areago 2010eko dekretua indarrean sartu ondoren, emandako pausu, baimen eta aukera guzti horiek, frogatu egiten dute Hezkuntza Sailak ez duela neurri berbera erabiltzen irakaskuntza publikoan eta kontzertatuan, ez baimentzeko, ez eta irakaskuntza ahalbideratzeko ere.

Bi adibide bakarrik jarriko ditugu eraikinei eskakizunei buruzkoak. Alkartasuna Lizeoari DBH kentzeko prozesuan, DBHko ikasle guztiak ez dira egon ikastetxe berean, ez eta gune berean ere., dekretuek ikastetxe publiko zein kontzertatuentzat, den-denentzat, hala eskatzen badute ere. Gaur egun, oraindik, Loinazpen daude DBH1-2-3 mailetakoak eta Txindoki Institutuan DBH4koak, hain zuzen ere Loinazpetik 2 kilometrora dagoen tokian. Ez da kasu bakarra, berriki hedabideetan agertu denez, gauza berbera egin behar dute Azkoitiko ikastetxe publikoetan.

Bigarren adibide bat, HHI/EPA. Arestian aipatutako 2010eko dekretuaren arabera ikastetxe publiko baten barruan beharko luke, eta bestela ere bai. HHI/EPA, Beasainen, 2010az aurretik (anbulatorio zaharrean, etxepean) eta baita geroztik ere, beste etxepe batean baimenduta ari da lanean. Ez dago ikastetxe publiko baten barruan, legeak eskatzen duen bezala, eta gainera, Eraikin Publiko berria da eta, tokiz aldatu dutenean ere, ez zaio dekretuak ikastetxe guztientzat eskatzen dituen baldintzetarik eskatu. Itsuek ere ikus dezakete ezberdin tratatzen gaituztena.

Hauek denak medio, administratuak, Beasaingo Ikastolak, ezin du konfiantzarik izan ez orain eta ez gero Hezkuntza Sail horrek egiten dituen ekintzengan eta dena delako berez behar lukeen konfiantza legitimorik ez du eskaintzen, eta beraz, babes gabe geratzen da Beasaingo Ikastola Hezkuntza Sailaren edozein erabakiren aurrean.

Are gehiago, ez du bermatzen krisi garai latz hauetan legezko eraikinietan inbertitzeko baimenak emanez abertastasuna eta lana sortzea ere.

Eta oraindik arduradunen bat geratzen bada honen berri ez zekiena, orain ez du aitzakiarik izango egoera konpontzen ahalegintzeko eta urak bere bidera ekartzeko. Zuzenbidezko ekintzek gezurtatzen bagaituzte pozarren esango dugu Hezkuntza Sailak ez duela arbitrarioki jokatu Beasaingo Ikastolarekin, baina hori ikusten ez dugun artean, aurkakoa adierazten jarraituko dugu.

Aimar Larrea, Juan Jose. Lasa ,Jose Ramon Anuntzibai ANDRAMENDI HERRI ONURAKO IRAKASKUNTZA KOOP. ELKko lehendakari eta lehendakari-ohiak

FaLang translation system by Faboba