Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

HERRI ONURAKO GURASO KOOPERATIBA.

Andramendi Irakaskuntza Kooperatiba guraso kooperatiba da. Herri onurako Kooperatiba da 2013ko irailetik.

Gurekin harremanetan jartzeko

   

EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEKO KOOPERATIBA.

Beasaingo Ikastola Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko ikastola da sortzetik.

108 Ikastola gara Euskal Herri osoan, 54.000 ikasle eta 4.500 irakasle biltzen duen proiektua.

1965ko Urtarrilaren 7an sartu ziren Beasainen lehenengo aldiz 3 eta 4 urteko 25 ikasle Ikastolara. 1996ko Irailaren hasieran, Ikastolak Euskal Herriko Ikastolen barruan aurrera egin zezan, Beasaingo Ikastola izena hartu zuen. Mende-erdi betea du, beraz, Beasainen Ikastolak. Ikastolak Beasainen mende erdi bete du.

 

 

Guraso-Kooperatiba gisara Euskal Herriko Ikastolen Elkartean geure ordezkariak ditugu.

MUNDUA ERAIKIZ BERRITU

Beasaingo erdigunean kokatua, Beasaingo Ikastola 0-16. urte arteko hezkuntza zikloa eskaintzen duen lerro bakarreko ikastola da (nahiz eta tarteka bi gela ere badauzkan). Une honetan, herri mailan 0-16. urte arteko hezkuntza ziklo jarraitua eskaintzen duen hezkuntza-zentro bakarra gara (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osorik eskaintzen ditugu gaur egun). Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen barnean (EHI) kokatzen gara, eta herri onurako kooperatiba gara, irabazi asmorik gabekoak.

Gure metodologia ikasleen inteligentzia anitzen eta ikasleriaren aniztasuna zainduz eraiki eta berritzen dugu. Bertan, noski, parte-hartze aktiboa dute irakasleek, familiek eta herri zein eskualde mailako kanpo-eragileek ere. Mundua auzolanaren eta elkartasunaren bidez aldatu eta berritu nahi duen irakaskuntza kooperatiba gara.

FaLang translation system by Faboba