Langileak

LAN-TALDEA

Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.

Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko  lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.

2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.

Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.

EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.

Lan Taldea

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
agurtzane agirre    
Agurtzane Agirre.Idazkaria    

2005ean hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Haur Hezkuntzako irakaslea eta Heziketa Bereziko irakaslea Donostiako Irakasle eskolan. Musikan, aniztasunean eta psikomotrizitatean formatua. IKT eta Ikasys proiektuan formatua. Beasaingo Ikastolako ikasle ohia.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
amaia olano    
Amaia Olano. Tutorea    

1998an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan, bertan praktikak egin ondoren. Haur Hezkuntzako Irakaslea Mondragon Unibertsitatean. Musikako Goi mailako gradua, soinuarekin.  Informaziorako eta komunikaziorako teknologiak formazioan masterra  Mondragon Unibertsitatean. Euskal curriculumean, soziolinguistikan eta ahozkotasunean formatua.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
itziar flores    
Itziar Flores. Tutorea    

1996an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Haur Hezkuntzako Irakaslea, EHUn eta Musikako erdi-mailako gradua, Zeharkako txirularekin. Kalitatean, euskal curriculumean, soziolinguistikan, arreta goiztiarrean eta ahozkotasunean formatua.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
   
Josebe Irastortza.Tutorea    

1996an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Aurretik Alkartasuna Lizeoko irakasle izan zen. Magisteritzan diplomatua , Euskal Filologia eta Frantzes Filologia sailetan. Soziolinguistikan, Adimen emozionalean, euskal curriculumean antzerkigintza eta ipuingintzan formatua. Agenda 21eko koordinatzailea.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia