Langileak

LAN-TALDEA

Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.

Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko  lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.

2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.

Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.

EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.

Lan Taldea

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
ainara jimeno    
Ainara Jimeno.Tutorea    

2011n hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan, bertan praktikak egin ondoren. Atzerriko Hizkuntza espezialitateko irakasle ikasketak EHU-n. First eta Advanced English zertifikatuak. Haur Hezkuntzarako (0-6) txokoetan lan egiteko metodoetan formatua.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
leire zubeldia    
Leire Zubeldia. Tutorea    

2011n hasi zen Beasaingo Ikastolan lanean, bertan praktikak burutu ondoren. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan Diplomatua, EHUn eta Errioxako unibertsitatean. Kazetaritzan lizentziatua EHU-n. Idazle Eskolan gradu-ondokoa.

Erabiltzailearen balorazioa: 4 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Inactive
aitor castilla    
Aitor Castilla. Haur Eskola    

2010ean hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Haur Hezkuntzako goi- mailako heziketa zikloa burutu zuen Oianguren Institutuan.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
amaia  alonso    
Amaia Alonso.Tutorea    

2009an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan, bertan praktikak burutu ondoren. Magisteritza ikasi du atzerriko hizkuntzan Mondragon Unibertsitatean. Beasaingo Ikastolako ikasle ohia da.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia