Langileak

LAN-TALDEA

Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.

Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko  lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.

2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.

Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.

EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.

Lan Taldea

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
leire arruebarrena    
Leire Arruabarrena. Tutorea    

2013an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan, bertan praktikak egin ondoren. Lehen Mailako Irakaslea, gerora entzumena eta mintzaira espezialitatean graduatua eta Haur Hezkuntzako graduatua da Gasteizko Magisteritza Eskolan. Haur psikologiako master propioa du.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
ane ormazabal    
Ane Ormazabal. Tutorea    

2013an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan, bertan praktikak egin ondoren. Haur Hezkuntzako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Psikomotrizitate gradu-ondokoa Universitat de Barcelona-n. “Arreta goiztiarra: haurtzaroa eta familia” gradu-ondokoa. Universitat de Barcelona-n IL3-n. “Marrazketa baliabide terapeutiko gisara” formakuntza Nazioarteko Psikomotrizitate Eskolan.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
ester rey    
Ester Rey. Haur Eskola    

2012an Hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan . Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikaria Oianguren Institutuan. Zeinu hizkuntzan, ipuin kontaketan, eta psikomotrizitatean formatua.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
garazi oianguren    
Garazi Oianguren.Idazkaritza    

2012an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (Komunikazio Korporatiboan espezializazioa) Mondragon Unibertsitatean eta Marketing zuzendaritzan masterra Universitat de Barcelonan. Enpresa kooperatiboen kudeaketan aditua Mondragon Unibertsitatean.

Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakasle izateko gaitua, UNIR-en.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia