Langileak

LAN-TALDEA

Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.

Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko  lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.

2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.

Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.

EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.

Lan Taldea

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
   
Aitziber Ferreira    

 2017an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan.

Sukaldari-lanean aritu da ordura arte, 17 urte zituenetik.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
   
Xabier Meabe Sarriegi    

Deustuko Unibertsitatean Komunikazioan graduatua (Donostia, 2014). Kazetari/komunikatzaile gisa hedabide eta komunikazio-enpresa batzuetako lan-esperientziaduna. Mondragon Unibertsitatean Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergorako irakasle masterra egina, Gizarte Zientzietako espezializazioan (Eskoriatza, 2016). Beasaingo Ikastolako ikasle ohia da.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
   
Maria Lasa Arruebarrena    

2016an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan.

Arkitektura teknikoa eta Eraikuntza ingeniaritzan graduatua, EHUn eta Madrilgo Unibertsitate Europearrean hurrenez-hurren. Laneko arriskuen prebentzioko masterra, UNIR-en; eta Bigarren hezkuntza eta Batxilergoan irakasle izateko gaitua, UNIR-en.

Erabiltzailearen balorazioa: 4 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Inactive
izaskun salazar    
Izaskun Salazar
   

2017an hasi zen Beasaingo Ikastolan lanean.

Aurretik Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolan 18 urtez lan egin zuen.

Informazio zientzietan lizenziatua, Irakasle Hezkuntzan Gaitua,

Ingeleseko C1 maila eta Eleanitz hizkuntz proiektuan formatua.

IKT, ikus-entzunezkoetan eta zine gidoigintza eta ekoizpenean formatua.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia