Langileak

LAN-TALDEA

Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.

Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko  lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.

2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.

Lan Taldea

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
inigo etxeberria    
Iñigo Etxeberria
   

2018an hasi zen Beasaingo ikastolan lanean. Euskal Herriko Unibertsitatean Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua eta, ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko masterra egina, unibertsitate berean. Orain Lehen Hezkuntzako gradua egiten ari da, gorputz hezkuntzan espezializatua.

Erabiltzailearen balorazioa: 1 / 5

Star ActiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
maddi otamendi    
Maddi Otamendi
   

2018an hasi da lanean Beasaingo Ikastolan. Musikaren historia eta zientziak gradua eta Musika Hispana masterra egin zituen Salamancako unibertsitatean. Aldi berean, C.P. Música Antonio Machadon Piano eta kantuko kontserbatorioko ikasketa profesionalak burutu zituen. Orain Derrigorrezko bigarren hezkuntzako masterra gauzatzen ari da VIU-n.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
lide aristegi    
Lide Aristegi
   

Biologian lizentziatua eta ikasketa aurreratuen ziurtagiria Ingurumenaren Kontserbazio eta Biodibertsitatean Ekologia Ezagutza Arloaren barnean EHU-n. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua UNIR-en. Ikerkuntzan formatua Unibertsitateko Ibaien Ekologia laborategian. CAF-Elhuyar zientzia dibulgazioko XIV. sarian (2008) hirugarren postua. Bigarren hezkuntza eta batxilergorako irakasle Masterrean formatua UNIR-en.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
ainhoa zubikoa    
Ainhoa Zubikoa    

2018an hasi zen Beasaingo ikastolan lanean. Euskal Herriko Unibertsitatearen bitartez, ingeles ikasketetan graduatu eta Bigarren hezkuntza eta Batxilergoan irakasle izateko gaitua izan zen eta Madrilgo Unibertsitate Europearrean itzulpengintza, subtitulazio eta bikoizketa masterra gauzatu zuen.

Genero berdintasun eskuhartze sozio-komunitarioko teknikari profesional bezala gaitua.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia