1965-1975

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
portada sarriegi1

3.2. ERAKUNDEAREN LEGEZTAPENA ETA IKASTETXEAREN FINANTZAKETA ETA LEKU BERRI BILA

Estatutuen onespena eskatu eta hilabeteren batera edo, itzuli egin zituzten, artikulu jakin batean hitzen batzuk sobera zeudela-eta. Kendu eta berriro aurkeztu ziren, baina hogei bat egunera berriro ere Ikastolako Batzordeak zeuzkan beste artikuluren batean hitzen bat falta zela-eta... Hirugarrenez ere ordea itzuli egin zituzten, agian komaren bat edo auskalo zer falta zelako. Dirudienez, okerreko bidea hartu zen.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
portada sarriegi1

3- BATXILERGOAN ERE JARRAIPENA:

ALKARTASUNA LIZEOA ETA

BERE FINKAMENDUA (1969-1974)

Aurreko atalean Ikastolaren sorrera eta lehen mailetako finkamendua ikusita, orain Irakaskuntza Ertainetan ere (Batxilergoan bederen) Ikastolak jarraipena izan zezan egiten hasitako bidean emandako lehen urratsak ikusiko ditugu. Atal honetan, ideiaren sorreraz, garapenaz eta izandako arazoez arituko naiz.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
portada sarriegi1

 

2.10. ESKUALDEA EDO BAILARA

Ikastolak nonahi eta nolanahi sortuz joan ziren. Goierriko Beasain inguruko herrietan ere erruz sortu ziren. Herri guztietan lehentxeago edo geroxeago. Goierrin lehenengoa Lazkaon sortu zen (1964an), ondoren Beasainen (1965ean) eta hiruzpalau urtetan herriz herri sortu ziren. Borroka ordea latza zen. Gaur egun jaiotza-murrizketarekin herri handiagoetan azaldu dena, sorrera beretik izan zuen Ikastolak herri txikietan. Alde batetik Estatuaren ikastetxe publikoak zeuden eta tarteka lekaimeek zuzendutakoak ere bai.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
portada sarriegi1

2.9. BESTE EKINTZA BATZUEN KOKALEKU

Olanoren gurutze erako etxea ez zen izan egunezko Ikastola soila. Hain zuzen ere, 1966-67 ikasturtean hasi zen Beasaingo Gaueskolak (Euskara irakastekoak), hantxe izan zituen ikasgelak ilunabarretan, harik eta 1976-77 ikasturtean ikasle-kopuruak gain hartu eta sail bat bederen Lasalletarren Loinazko San Martin ikastetxera pasatu zen arte. 1977-78an ere hala jarraitu zen (bietan gaueskolak emanez) eta 1978-79an Loinazko San Martin plazako Herriko Eskoletara pasa zen ekintza hura. Musika Eskola ere han izanik, ordea, denak ezin sartu eta ostera Lasallera itzuli zen ondorengo urtetan. Ondoren, 1983an Udal Euskaltegia izateko itxaropenak atzeratu egin ziren eta ostera Ikastolarena zen Kale Nagusiko 44.era aldatu zen Gaueskola (Vasconia Bankuaren gainera). Azkenik, 1987an Udal Euskaltegia hasi zen Kultur Etxean eta orduan desegin zen Gaueskola. Beraz, Gaueskolaren leku-beharrak ere, hein handi batean behintzat Ikastolako ikasgelek estali zituzten 13 bat urtetan zehar.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: