1965-1975

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
portada sarriegi1

BEASAINGO IKASTOLAREN

HISTORIA HASIERAKO URTEAK

 

1. AURREKARIAK

Euskal Herriko beste herri batzuetan eta bereziki Gipuzkoako zenbaitzuetan, mugimendu garrantzitsua sortu zen 1936az aurretik ere Euskarazko Irakaskuntzaren arloan. Bilbon On R. M. Azkuek Ikastechea sortu zuen 1896-97an, baina ez dirudi euskaraz irakasten jardun zuenik, euskara irakasten baino. Donostian aldiz, Mikel Muñoa jn.ak 1914an sortutako KORU’KO ANDRE MARIA’REN IKASTETXEA1 izenekoarekin hasi zen ekimena eta ondoren herri askotan sortu ziren Ikastola izena hartu zuten Euskarazko Eskolek. Arrakasta handia izan zuen Muñoa jn.aren Ikastetxeak eta 1916an etxe oso bat erostea erabaki zuen zeregin horretarako. Beste informazio batek aldiz, 1917.a aipatzen du2 .baina egiaztatuta dago 1914ko data zuzena dela. Dena dela, Muñoa jn.ak On R. M. Azkueren saioa gaindituz abiarazitako asmamena, egundokoa izan zen.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
portada sarriegi1
pc...
BEASAINGO IKASTOLAREN
 
HISTORIA
 
Andoni Sarriegi
 
 
 
1965-1975. BEASAINGO IKASTOLAREN 25. URTEURRENA

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: