1965-1975

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
portada sarriegi1

2.4. UDALEKUAK

Ikastolek edo Ikastolen inguruko ekintzaileek sortutako ekintza berezi--berezietako bat, udalekuena da. Beasain bezalako industrialde ertain nahiz handiko herrietan, familia erdaldun edo erdi-euskaldunetako haurrak ere berehala hasi ziren Ikastoletan matrikulatzen. Horrek noski, ikasle haiek euskararik ikastekotan, ikasgelaz kanpo ere, etxean lor ezin zezaketen euskara-erabilpena beren eguneroko gauzetan nola-hala bermatu beharra zegoela ikusi zen. Horren ondorioz, udalekuak sortu ziren baina ez ordura arte bezala, Aurrezki-kutxek espainieraz antolatu ohi zituzten eta osasunarentzat edo jateko gogoa egiteko onak omen ziren udako lekualdaketa hutsak, egun osoz euskaraz bizitzeko txangoak baizik eta hor datza beren jatorrizkotasuna. Beasain horretan aitzindarietakoa izan zen eta puntu honetan aipamen berezia merezi du On Jesus Dorronsoro apaiz jn.ak, umeek deitzen zioten moduan, Donjek alegia, eta bere inguruan ibili ziren gurasoek.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
portada sarriegi1

2.3. LEGEZTAPENA ETA FEDERAZIOA

Ikastolak, Beasainen eta beste herrietan, ezkutuan sortu ziren, legez kanpo, orduan eta noiznahi ere horrek eskatzen duen ausardiarekin. Pentsatu, besteak beste, umeen etorkizuna zegoela jokoan. Orduko Francoren Diktadurak, etsaien sehaskatzat hartu zituen hasiera-hasieratik eta gaur egun oraindik ere, urte asko iragan ondoren, halatsu ikusten dituzte espainiar nazionalistek. Ondorioz, ahal ziren traba, langa, oztopo eta eragozpen guztiak jartzen saiatzen ziren Agintariak. Bestalde, oso zaila ere ez zen. Ahal zen moduan sortuak ziren. Teorian, behar bezalako ikasgelarik eta irakasle-mailarik ere ez zuten. Hezkuntzako Ordezkaritza (Delegazioa) gainean zegoen zain eta Goardi Zibilak ere bai noiznahi azaltzeko.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
portada sarriegi1

2.2. HAZKUNTZA ETA LEKU-BEHARRA

Aipatutakoaren arabera, areto-gabezia zen beste arazo handia eta zetozen ikasturteetarako herri guztian bila hasi behar izan zuten, ikaslerik behintzat ez zirudien faltako zenik-eta. Hala bada, Andre Mari kalearen eta Erauskin kalearen artean, “Gurutze erako etxe edo dorrea” (Erauskin kaleko 4.ena) eraiki berria zen Joan Kruz Olano jn.aren soroan eta bere jabetzan gelditu zitzaizkion etxearen beheko aldeak. Gurutzearen lau besoek bazuten altuerarik beheko aldean tarteko oin bat ateratzeko. Berarekin hitz egin eta akordio honetara iritsi ziren: Berak, Ikastolaren beharren araberako ikasgelak egingo zituen eta, Ikastolak, hitzarmendutako errenta ordainduko zuen. Eureka! , arazoa, urte batzuetarako bederen, konpondurik zegoen, zeren, gurutzearen lau besoek bina oinekin, zortzi ikasgela goian eta lau behean ematen baitzituzten, nahiz eta hasieran lau baino ez izan prestatuak.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
portada sarriegi1

2.1. SORRERA

1964a zen. Gipuzkoako zenbait herritan (gerra aurrean Ikastola ezagutu zutenetan nagusiki) Ikastolak irekitzen hasi ziren. Garai hartan haurrak normalean 5 urterekin hasten ziren eskolara.

Ikastolek ordea, 3 urteko umeak hezten hasteko apustua egin zuten hasiera-hasieratik, geroago 2 urtekoak hartzekoa eta 0-3 urte arteko haurtzaindegiak jartzekoa egin duten bezalaxe, horretan ere aitzindariak izan dira-eta. Giro horretan, 1964-1965 Ikasturtean eskolaurrean hasteko moduko haurrak zituzten hiru guraso ausart (Joanito Erguin, Joanito Agirre eta Josetxo Zufiaurre), harremanetan jarri ziren beste batzuekin, beren seme-alabek eskolatze osoro euskalduna izan zezaten Ikastetxe bat irekitzeko asmoz.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: