1965-1975

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
portada sarriegi1

2.8. BILERAK,ANTOLAMENDUA, ETAB.

Zuzendaritza-batzordea astero biltzen zen. Hasieran ez zegoen kargurik. Bakoitzak ahal zuena egiten zuen. Bilerak, Karmelo Olanoren dendan hasi ziren egiten eta geroago San Inazio kaleko Urbia jatetxera pasatu ziren. Hasierako borondatezko Batzordea, murritza gertatzen zen eta indar berriak bilatu behar izan ziren. Elizaren aldetik erantzukizundun gisa On Segundo Dorronsoro Erretore jn. sartu zen Ikastolan erlijio-irakasle eta udaleku-arduradunetakoa zen On Jesus Dorronsororekin batera. Gainera, Ixabel Olano eta Iñake Irastortza andereñoak ere sartu ziren Ikastolako berriak zuzenean eman eta jasotzeko. Guraso anitz eta laguntzaile zenbait ere Batzordekoak ziren. Denentzat zegoen lan ugari. Ikastolan ez zegoen Zuzendari jakinik, nahiz eta Hezkuntza Ordezkaritzan irakasleren baten izena azaldu. Bileren aktarik ez zen jaso lehen urte horietan eta, gaur tamalez, ahozko nahiz paper solteetako berriak baino ez ditugu. Halere, orduan lan haietan ibilitako pertsonek, izugarrizko oroimena zeukatela erakutsi zuten 1990ean datu hauek biltzean. Eskerrik asko guztiei.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
portada sarriegi1

 

2.7. IKASTOLAZ KANPOKO EKAGINA

Garai hartako beste ikastetxeetan ez-ohikoa zen beste portaera bat, ikastetxetik irtetekoa zen. Edozein egunetan Ikastolako umeak binaka-binaka lerrokatu eta mendirantz edo beste edonorantz joan ohi ziren isildu gabeko euskarazko kantu-soinuan. Hori ikusi gabekoa zen ordura arte. Beraz, herrian kantutik elikatzen zen talde bezala ere ikusten zen Ikastolako haurreria. Hala bada, ikasgelaz kanpo suertatu zen lehen ospakizun garrantzitsua, Lehenengo Jaunartzekoa izan zen. 1968an izan zen hori.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
portada sarriegi1

2.6. PEDAGOGIA

Zailtasun eta ezintasunak gorabehera, matrikulak urtetik urtera hazteak ematen zuen poza zegoen bitarteko, baina horrek aldi berean, ikasleei erantzun jatorra eta era egokian eman beharra zekarren. Bestalde, ordea, herrian zehar zabaltzen ziren berri maxiatzaile “interesaturik” ere ez zen falta, alegia, umeek eguna jolasean eta kantuan pasatzen zutela eta ez zirela behar bezala eskolatzen. Beste ikastetxeetakoek “aritmetikako lau erregela” famatuak bazekizkiten adinean, Ikastolakoek batuketak egiten ere ozta-ozta zekitela alegia. Esplikazio ugari eman behar izaten zitzaien gurasoei, ziklo-bukaeran jakite-maila berbera bizitzaren ikuspegi eramankorrago eta erlatibizatu-agoarekin izango zutela adieraziz. Irakaskuntza mistoari egindako kritikarik ere ez zen falta izan ziklo osoan zehar, orduan ez baitzen ohikoa eskolaurretik aurrera ikasgelan neskatoak eta mutikoak nahasian egotea.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
portada sarriegi1

 

2.5. EKONOMIA

Ikastolek ez zuten inongo diru-laguntza ofizialik izan harik eta gutxieneko sendokuntza bat iritsi zuten arte (ikus hurrengo aroa: 1969-74). Orduan Hezkuntza Zerbitzua kudeatzen zuen Estatuari egundoko premiak estaltzen zizkioten, baina denak guraso eta laguntzaileen patriketatik atera behar izan zuten. Horrek, ikastetxe baterako normalak ez ziren egoera anitz sortu zuen.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: