Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

2.10. ESKUALDEA EDO BAILARA

Ikastolak nonahi eta nolanahi sortuz joan ziren. Goierriko Beasain inguruko herrietan ere erruz sortu ziren. Herri guztietan lehentxeago edo geroxeago. Goierrin lehenengoa Lazkaon sortu zen (1964an), ondoren Beasainen (1965ean) eta hiruzpalau urtetan herriz herri sortu ziren. Borroka ordea latza zen. Gaur egun jaiotza-murrizketarekin herri handiagoetan azaldu dena, sorrera beretik izan zuen Ikastolak herri txikietan. Alde batetik Estatuaren ikastetxe publikoak zeuden eta tarteka lekaimeek zuzendutakoak ere bai...

portada sarriegi1Ume gutxiago zeuzkatela eta neurri txikiagokoak izateak, estutasunak sortu zizkieten eta eskolaurrean nola edo hala moldatu arren, Lehen Mailako irakaskuntzan jarraitzeko adinako kopuru eta nortasunik ez zuten askotan. Horregatik, Beasainek batzuei (Ormaiztegi, Zegama, Segura, Idiazabal, Ataun) eta Ordiziak beste batzuei (Zaldibia, Itsasondo, Legorreta, Gaintza, etab.) eskua luzatu behar izan zieten herri horietako umeak Beasainen edo Ordizian jarraipena emateko bideak eginez. Horrek, gela-biderkaketaren arazoa sortzen zuen bere leku- eta andereƱo-premia, kostu eta ondorio guztiekin.

Olanoren etxean hasieran prestatutako 8 ikasgelak izugarri iruditu arren (gero 12ra zabalduak), berehala ekarri zuen itomena eta irtenbide berriak aurkitu behar izan ziren.

botoia1
FaLang translation system by Faboba