1965-1975

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
portada sarriegi1

4- AZKEN HITZA

Lantxo honen mamia 1990ean idatzi nuen, Beasaingo Ikastolak 25 urte bete zituenean (1990ean). Ordura arteko Ikastolaren historiarekin liburu bat argitaratzeko asmoa zegoen eta nik 1974ra artekoa idatzi nuen. Hortik aurrerakoa, Alkartasuna Lizeo berriaren arokoa idazteko ardura, beste batzuek zuten baina idatzi gabe gelditu zen eta ez zen argitalpenik egin. Orain, gaurkotu eta egokitu egin dut orduan idatzia baina ez dut landu eta garatu 1974tik aurrerakoa; are gutxiago 1993tik aurrera Ikastolak izandako jarraipena. Dena dela, zertzelada batzuk aipatzea ezinbestekoa da gaur egun Beasainen Ikastolak duen jarraipena azaltzeko.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
portada sarriegi1

3.9. EBAZPENA

450 batzarkide haiek ia beste 200 bat boto ordezkatu eman zituzten. Hasieran, irakasle batzuen ordezkariek beren idazki bat irakurri nahi izan zuten. Gai-zerrendan ez zegoen horrelakorik. Hala ere, gehiengo larri batek onartu egin zuen idazkia irakurtzea. Bertan esanak, ondoren bateratzeko proposatu zen idazkia onartzean ezabatu ziren. Azkenik, bozketa egin eta honako Batzorde hau osatu zen:

 

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
portada sarriegi1

3.8. GATAZKA

1972tik aurrera, baina 1973-74 Ikasturtean batez ere, Beasaingo Ikastola “Escuela Parroquial Ntra. Sra. de Loinaz” izenekoaren eta Eskualdeko Bailararen izenarekin Alkartasuna Lizeoa (Liceo Alkartasuna) kudeatzen suertatu zirenen artean sortutako gatazkak, tesi on bat egiteko adina orrialde, bilera, paskin, artikulu, etab., sortu zuen eta ez da hau ez lekua ez unea, gertatuaren berri zehatz-mehatz emateko. Gainera, zail litzateke bi aldeen argudio osoak behar diren osotasunez jasotzea. Kezka hori gainean izanik ere, bi aldeek zituzten punturik nagusienetako batzuk aipatu beharra dago laburki.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
portada sarriegi1

3.7. ZUZENDARITZA

1967-68 ikasturtean sortutako Alkartasuna Akademiak, hain gauza gutxi izaki (3. eta 4. Oinarrizko Batxilergoko bi taldetxo), ez zuen Zuzendaritza formalaren behar handirik izan. Hurrengo ikasturtean aldiz (1968-69), orduko 3. , 4., eta 5. batxilergoko 3 talderekin, Maria Jose Azurmendi Lizentziatua izan zuen Zuzendari Alkartasuna Lizeoak eta era horretan jarraitu zuen hurrengo ikasturtean ere (1969-70). Maria Jose joatean, ordea, (1970-71 ikasturtean--edo), ez zen Zuzendaritza pertsonalik eratu, praktikan irakasle batzuk guraso aurrerazaleren batekin gauzak koordinatu eta aurrera eramaten aritu arren. Horrela iraun zuen 1974ko baterakuntza burutu arte eta 1974-75 ikasturtean, Jose Luis Alustiza izendatu zen Zuzendari. 1975ean Patxi Plazaolak jarraitu zion karguan.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: