Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Familia agurgarriok:

Ikasturte honen azken txanpara iritsita, lan handia egin dugulakoan gaude. Lehen egunetik eskaini dugu irakaskuntza eta ikasleek behar izan duten arreta egunero bost/sei orduz, eta ikasleen lanak zuzendu eta ebaluatzeko sistematika ezarri dugu.

Garrantzi handikoa izan da, horretan, ikasleen autonomia eta parte-hartzea eta baita zuen arreta ere. Egindako banakako bilerek eta inkestek zuen oniritzia jaso du.

Beraz, Beasaingo Ikastolak ikasturteko formakuntza eta ebaluazioa on-line bermatuko du hirugarren hiru-hilabetekoa amaitu arte.

Hala ere, DBH4an final aurreko indartze-eskolak Ikastolan bertan eskainiko zaizkie ekainaren 12,15 eta 16an, hala behar dutenei. Ordutegiak eta bestelako xehetasunak aurrerago zehaztuko zaizkie errefortzua behar dutenei eta baita Ikastolak eta ikasleek betebeharreko protokoloa ere.

Bestalde, ikasturtea amaitzeko, DBHko etapak adostutako eta ikasleei jakinarazitako ebaluazio-datak aipatuko ditugu, ikasle bakoitzaren egoeraren arabera, egutegia ezberdina izango baita.

  • Hirugarren ebaluazioa ekainaren 5ean amaituko da: Azterketez gain, ebaluazio hezigarrian ikasleen lana, jarrera eta dedikazioa ardatz izango direlarik.
  • Ekainak 12, 15 eta 16 ez-ohiko (finalak) azterketetarako indartze eskolak:

DBH1, DBH2 eta DBH3koek on-line jasoko dituzte eta DBH4koek, lehen azaldu bezala, Ikastolan. Ordutegiak aurrerago zehaztuko dira.

  • Ekainak 17,18 eta 19: ez-ohiko azterketak. Data zehatzak aurrerago zehaztuko ditugu.

Ez-ohiko egoera honen aurrean, ahal den heinean normaltasuna mantendu nahian, ikasketa bideari dagozkion zalantzak, betiko moduan, tutorearen bitartez argituko dira, horretarako komunikazio bidea korreoa delarik.

Hauxe da momentuz aurrikusten duguna. Mila esker zuen arretarengatik. Eta hartu Beasaingo festak disfurtatzeko. Merezitako atsedena da-eta.

Udaberria ederra datoreta.

Beasaingo Ikastolako zuzendaritza

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: