Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

pdfJUNTAREN GUTUNA

Familia agurgarriok :

COVID-19ko SALBUESPEN EGOERA deitu denetik emandako urratsak baloratzeko elkartu zen atzo ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP. ELK.a.

Orain arteko urratsak aztertu eta ontzat ematen dira. Oraindik baditugu erabakitzeko gai asko, baina gure Artezkaritza Kontseiluak ere alor pedagogikoa ondo bermatzeko antolaketari erreparatu dio eta hori lehenetsi du.

Horretaz gain eta EHIko ( Euskal Herriko Ikastolako ) aholkuei jarraituz, erabaki du

1. Arreta pedagogikoa bermatuko duen antolaketari eustea. Ikasleak ez daude ikastolan, baina langileak bere lanean ari dira, egoera berri honek eskatzen duen baldintzetan. Hori dela eta, langileen antolaketa eta kontratazioak aurreikusita bezala mantentzeko erabakia hartu du, salbuespen egoerak dirauen bitartean.

2. Egoera berri honek eskatzen duen hausnarketaren ondorioz, jangela kuotei buruzko ondorengo erabakia hartu du: Martxoko kuotak pasatuta daudenez, jangelarik egon ez den egunetako itzulketa hurrengo erreziboan egingo da.

3. Ikasturte hasieran 2020-2024 planifikatzeko egiten hasi ginen hausnarketari jarraipena emango diogu Ikastolaren antolaketa pedagogiko eta ekonomiko lanak burutu ahala.

4. ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK.ak eskertzen du guztion partaidetza, eta zuen iradokizunetara zabalik dago.Gure eskaintza hobetzeko lanean dihardugu Juntakideak eta Ikastolak langile guztiek eta eskatzen dizuegu jasotako mezuei erreparatzea.

HARREMANAK BERMATZEKO OHAR BATZUK

AURREZ AURREKO BILERAK EGITEA EGINGO DA. Ikastolan gutxieneko zerbitzuak mantentzeko adina jende izango da aldi oro. Irakasleak, 2020-03-17tik aurrera etxetik ari dira lanean.

HARRERA TELEFONIKOA 8:00-12:30.

  • Ordutegi horretatik kanpo, e-postaz komunikatzea eskatzen da, edota irakasleari eposta mezua jartzeko hitz egin nahi duzula adieraziz, irakaslearen lan ordutegiaren barruan.
  • Ikastola itxita dago baina lanean ari gara. Mantendu egiten da etxetik lan egin arren, irakasleen arreta ordutegia. Zuen seme-alaben tutorearekin e-postaz harremanetan jar zaitezke ohiko ordutegian.
  • Ikastolako zuzendaritza eta administrazio taldetako ordezkariak familiei arreta emateko ikastolan egongo dira ordutegi horretan : 943889617
  • Telefonoz irakasleekin hitz egiteko ere ordutegi berbera mantentzen da. ondorengo telefonoak erabiliz: 665739750 (HH02) 688 80 66 92 (DBH)  943889617 (HH2-LH6 eta administrazioa)

BESTE INFORMAZIO-GUNE BATZUK

Beasaingo Ikastolako ikas-komunitatea informatuta mantentzeko ikastolak dituen bide guztiak: e-posta, gelaka antolatuko diren driveak, oharrak, sare sozialakā€¦

Ez ahaztu www.beasaingoikastola.eus webgunean eskura dituzuela oharrak, asteroko menua eta ikasleentzako egokiak izan daitezken hainbat baliabide, youtube kanalaren bidezā€¦

GELAKO DRIVEak MAILA GUZTI-GUZTIETAN

Normalean tutoreak jarriko dira zuekin harremanetan arlo pedagogikoari dagozkion gaiak lantzeko, HH0-2tik aurrera.

Zuen seme alaben eskola jarduna eskaintzeko baliabide digitalak erabiliko ditugu. Tresna digitalak prest ditugu. Erronka izango bada ere, lortuko dugu ikasketa prozesuarekin jarraitzea. Paperezko baliabideak ere ezinbestekoak ikusten ditugu LH4ra bitarte. Jarraitu irakasleek emandako aholkuak.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: