Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 ESKABIDE BAKAR BAT ENTREGATU

  • Eskabide bat baino gehiago entregatzen baduzu, hautatzeko eskubidea galdu zenezake eta Lurralde Ordezkaritzak erabakiko du, gainerako eskatzaileei plaza libreak dituen ikastetxean plaza esleitu ondoren
  • Lehenesten duzun ikastetxeaz gain hautatu beste bi ikastetxe. Izan ere, familiek 2. edo 3. lekuan adierazitako ikastetxe horietan plaza libre balego 1. lekuan eskatutakoekin hasten da eta gero 2. lekuan eskatutakoekin. Hautatu ez dutenak azkenerako geratzen dira.

IKASTETXE BATEAN PLAZA BAINO ESKARI gehiago badago BAREMATU EGIN behar da, irizpide hauen arabera.

Aita-ama edo tutorearen helbidea 5 puntu
Lantokiaren helbidearen arabera
( aurrekoarekin batera-ezina)
2 puntu
Familia-unitatearen urteko errenta ( zerga-oinarri jakin baten arabera ).Gehienez 1,5 punto

1,5 puntu , familia-unitatearen errentaren arabera

0,25 puntu eskatzailea ez den adin-txikiko anai-arreba bakoitzeko

Eskatutako ikastetxean matrikulatuta dauden anai-arrebengatik
9 puntu
Langileen seme-alaba izateagatik (aurrekoarenin batera-ezina)
7 puntu

Familiakoen elbarritasunagatik  (Denera gehienez 2 puntu)

2 puntu ikaslearena
Puntu 1 aita edo amarena
Familia ugaria edo Harrera familiakoa
Arrunta 1 puntu
Familia Ugari Berezia Berezia 1,5 puntu
Familia unitateko kide bat eskatutako ikastetxean Kooperatibista izatea 0,5 puntu

BEASAINGO IKASTOLAK EMANDAKO PUNTUAK

 
Andramendiko bazkideak edo ikasle ohiak izatea (Ikaslea edo gurasoetako bat)
1 puntu


IKASTETXERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

DERRIGORREZKOAK

  • FAMILI LIBURUAREN KOPIA (Ikaslearena, gurasona eta 18 urtez azpiko senideena)
  • Aita eta ama edo tutorearen NAren kopiak
  • Errolda agiria (zirtagiriak hiru hilabeteko antzinatasuna izango du gehienez)
  • Behar Berezikiak behar dituenaren kasuan galdetegia (ikastolan emango da)

HALA BADA

  • Familia ugari izanaren agiriaren kopia
  • Ezintasun agiriaren kopia (Ikasle, guraso nahiz senide).
  • Zerga datuetan sartzeko baimena ematea Hezkuntza Sailari .
  • Andramendi Irakaskuntza Kooperatibako bazkideal edo ikasle-ohiak izatea ( Ikastolak egingo du)
  • Ikastolako langileak (Ikastolak egingo du)

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: