Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 

ENERITZ HERNANDEZ DORRONSORO

bi eneritz 247
Eneritz Hernandez Dorronsoro
E Maila 3. saria
10 urte. Beasain Beasaingo Ikastola E Mailan 3. saria

• Beasainen bizi naiz 1987ko ekainaren 16an jaio nintzen, beraz 10 urte dauzkat eta Beasaingo Ikastolan nabil.

• Idaztea gustatzen zait, baita marraztea, kirola egitea eta musika entzutea ere. Animaliak gustatzen zaizkit.

• Iaz lehiaketa honetan bertan, aipamen berezia izan nuen.

Libururik politena

Etxean asperturik nengoela liburutegira joateko esan zidan amak eta orduantxe jantzi eta etxetik alde egin nuen.

Liburutegira iritsi orduko irakurtzeko liburu baten bila hasi nintzen eta bat-batean nire lagun Mikel azaldu zitzaidan ondoan hizketan:

- Tori Xabi - esan zidan.

- Zer da hau ?

- Liburu polit bat da, “AMETS” du izena - argitu zidan Mikelek.

- Zer egingo dut berarekin ? Zurea al da ?- galdezka hasi nintzen.

- Irakur ezazu, oso polita da - eta hori esanda alde egin zuen.

Harridura-aurpegiarekin begiratu nion liburuari baina hola ere irrikitan nengoen zer zen jakiteko. Liburua ireki eta egilearen izena jartzen zuen, beste orri bat pasa eta hizki handitan “AMETS” azaltzen zen, azkenik hirugarren orria pasa eta han hasten zen ipuina. Ni irakurtzen hasi nintzen. Bazen behin ... konturatu gabe PUMM!!! beste toki batean azaldu nintzen liburua beso azpian nuela. Nire buruari zaplaztekoak ematen hasi nintzaion gertatzen ari zena egia zela ziurtatzeko, begiak igurtzi eta urrutian etxe bat ikusi nuen, ez nekien non nengoen, laguntza behar nuen, beraz, etxerantz abiatu nintzen. Gertu samar nengoela kartel handi bat ikusi nuen, bertan “AMETS” izena azaltzen zen. Nik atea jo nuen :

- Ba al dago inor ? - esan nuen.

Beno hala ere sartu egin nintzen barrura, parean eskailerak zeuden, eskailerak igo nituen eta ate asko zeuden, nik ez nuen egoera hura ulertzen. Ate bat erdi irekita ikusi nuen, orduan inguratu eta burua sartu nuen. Haur asko zeuden eta arbel handi beltz boten ondoan andereño apain bat. Nahi gabe estropezu egin nuen eta atea osorik ireki zen. Masailak gorri-gorri jarri zitzaizkidan. Andereñoa niregana gerturatu eta belarritik eutsi zidan esanez:

- Gaur ere berandu etorri zara!!!

Gela osoa isil-isilik zegoen. Aulki batean eseri nintzen eta andereñoak apaletik liburu bat hartu zuen eta nire mahaiaren gainean utzi zuen.

- Ireki ezazu 9. orrian eta hasi egiten, bukatu arte ez zara atarira irtengo!

- Bai andereño - esan nion nik, eta mahai gainean zegoen arkatz potzoloa hartu eta lanari ekin nion.

Hasi nintzen ulertzen zer gertatzen zen, ezin nuen sinetsi, liburuan barrena nenbilen, liburuko pertsonaia bat nintzen.

Liburuari begiratu nion eta lanak egiten hasi nintzen. Hura ez zen nire eguneroko lana bezalakoa. Handik pixka batera txirrinak jo zuen eta ume guztiak builaka atarira joan ziren. Ni han geratu nintzen bakarrik, andereñoarekin. Lanak bukatzerakoan zutitu eta esan nion andereñoari:

- Atarira noa!! - eta korrika joan nintzen

Kalera irten orduko korrika lehen nengoen tokira joan nintzen, hasieran azaldu nintzen tokira. Han berriro ere begiak igurtzi nituen eta beste aldera begiratu nuen han urrutian haur batzuk zeuden eta eskolan ez egoteko harantz abiatu nintzen.

Azkenean iritsi nintzen eta han ume bat inguratu zitzaidan:

- NoIa duzu izena ? - esan zidan.

-Xabi - esan nion.

- Etor zaitez gurekin jolasera!

Eskutik hartu ninduen eta beste haurrengana eraman ninduen. Joko arraro batean jolas egiten ari ziren eta ni begira geratu nintzen begiak platerak bezala nituela. Eta lehen bezala bat-batean PUMM!! liburutegian azaldu nintzen.

Han zegoen Mikel ere eta azkar inguratu zitzaidan.

-Non egon zara? Egun guztia zure bila ibili naiz - esan zidan.

-Kontatuko dizut gertutakoa beste batean, orain tori liburua!

Eta horrela berriro ere etxera joan nintzen. Amari kontatu nion gertatukoa eta ea erotuta al nengoen galdetu zidan.

Nik ere amets egin ote dudan galdetzen diot harrez gero neure buruari, baina ez! Oso ongi gogoratzen dut non ibili nintzen eta bestela zer arraio egiten du motxilaren poltsikoan arkatz potzolo itsusi honek?

“LAMIAK”

FaLang translation system by Faboba