Liburu eguna

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
    bi amaia 207
 
 
AMAIA RUIZ DE GAUNA ZEBERIO
11 une, Beasain.
E mailan aipamena

• Ni, Amaia Ruiz de Gauna Zeberio naiz eta DLH-ko 6. maila

egiten ari nahiz Andramendi Beasaingo ikastolan .

• Orain dela bi urte 1 saria irabazi nuen eta aurten ere oso

pozik nago aipamen-saria irabazi dudalako .

• Lagun artean egotea gustatzen zait eta baita Aurtzaka dantza-taldean

dantza egitea ere. Ipuinarekin asko gozatzea espero dut.

Izmir

Andereñoak esan zigun Izmir Indiako neskato bat zela eta gure ikastolara etorriko zela. Oihane eta biok oso urduri geunden.

- Gaur seguruenik ez dut lorik egingo urduritasunagatik -esan zidan Oihanek belarrira.

- Jope! Ez da mutila, orain ere ez dugu futbolean jolas egiterik izango, ez du jakingo eta! Erakutsi egin beharko diogu! -esan zuten mutilek marmarrean.

Ainhoa, berriz, txoratzen zegoen pinua, espagetia, pinu-zubia eta beste hainbat gauza egiten erakusteko.

Azkenean iritsi zen eguna eta denok oso urduri geunden, Matematikako klasea ematen ari ginela, atea jo zuten eta zuzendaria, Izmir eta Izmirren amaordea azaldu ziren.

Izmir oso jatorra da, gainera nire adinekoa da, 11 urte ditu. Begi marroiak eta ilea ere kolore berekoa du, ni baino pixkatxo bat baxuagoa da eta oso ona futbolean, mutilek uste baino hobea, behintzat. Batzuetan ez genion ulertzen eta berarekin erdaraz hitz egiten genuen baina euskara erakusten aritzen ginen jo eta ke.

Inguruneko orduan atlasarekin lanean ari ginen arratsalde batean bere herrialdea non kokatuta dagoen eta bera zein herritan bizi zen esan zigun. Bera PATNA herrian bizi zen Kadmandutik gertu. Ikastolatik irten ginenean EUSKAL HERRIRA zergatik etorri zen esplikatu zigun. Gurasoak hilak zituen eta aitona-amonak ez zituen ezagutzen eta adoptatu egin zuten.

- Niri gaizki iruditzen zait. Hemen hizkuntza, lagunak, familia, erlijioa, ohiturak ... dena aldatu behar du.-esan zuen Leirek.

- Ba niri ondo iruditzen zait, lagunak eta kultura berriak ezagutuko ditu eta seguru nago han oso txiroa izango zela. -esan zuen Ainhoak.

- Ez, ez, ni han, Indian, printzesa nintzen. Gaiztoek herrira iritsi, herrialdea suntsitu eta nire gurasoak hil zituzten -esan zigun Izmirrek, erdara kaxkarrean.

Arratsalde hartan gela osoa Beasaingo herria ikustera joan ginen. Igartzako jauregia, errota eta Dolarea asko gustatu zitzaizkion.

Bere herria asko maite du eta PATNA hiriburutik Ganges ibaia pasatzen dela kontatu zigun eta bertan 917.000 biztanle bizi direla.

Gau hartan, Izmirrek eta Oihanek nire etxean egin zuten lo, eguraldi ona egiten zuen eta terrazan egon ginen patxadan, etzanda, berriketan, izarrak ikusten. Zerua garbi zegoen, milaka izar genituen gainean eta Izmirrek izar polit bat erakutsi zigun eta izar hura PATNA hiriaren gainean omen dago eta hiritarrek Izmir izenez ezagutzen omen dute. Hortik datorkio bere izena.

Abenduaren hiruan, Xabier donearen egunean, hain zuzen ere, lzmirrek esan zigun lndiara joan nahi zuela baina bakar-bakarrik. Gelako lagunak erabat aztoratu ginen, hain urrutira bakarrik joateko gazteegia zela uste baikenuen.

- Nola joan behar duzu eta norekin?- galdetu nion nik.

- Oinez. Atlasa hartuko dut eta Izmir izarrak gidatuko nau. -erantzun zigun algara botaz.

- Ezin zara bakarrik joan. Ez al dizu beldurrik ematen- esan zion Agustinak.

- Esan dizuet, bada, ez noala bakarrik. Atlasa eta Izmir izarra izango ditut lagun. Ez naiz oso beldurtia, gogoratu nik gerra asko pasatu ditudala. -erantzun zigun oso adoretsu.- Baina, hala ere, zuen laguntza-bila nator. Bidaia prestatzen lagunduko al zenidakete?

Denok geunden lanean hasteko prest.

Bi hilabete beranduago antolatuta genuen bidaia. Izmirren amaordeari baimena eskatzea falta zitzaigun.

- Miren, mesedez, utziko al diozu Izmirri Indiara joaten?- galdetu genion denok beldur handiz.

- Ezta pentsatu ere! Zer ari zarete pentsatzen! Esaten atrebitzea ere! Nola utziko diot 11 urteko neskato bati ia mundu oso a zeharkatzen! esan zigun oso haserre.

- Jope! Bidaia prestatuta dugu! Ezin diguzu ezetz esan! - esan genuen denok oso triste.

- Zer ari zarete esaten, niri ezer esan gabe Izmir Indiara joateko bidaia prestatzen aritu zaretela? -esan zigun oso larrituta.

Mahai gainean jarri genituen gure paperak eta zehatz-mehatz bidaia nondik nora egin erakutsi genionean Izmirrek Indiara joateko baimena izan zuen.

Azkeneko ukituak ematen ari ginela irten zen Izmir BEASAINDIK. Hilabetera karta bat iritsi zitzaidan eta Frantzia eta Italiako mugan zegoela zioen, txakur bat aurkitu zuela eta berarekin egingo zuela bidaia esaten zidan.Txakurrak oso zauri handiak zituela eta albaiteroarengana eraman zuela eta albaiteroarekin hizketan ari zela bere izeba zela jakin zuela. Bi egun pasatu zituela bere etxean eta sei seme-alaba zituela.

Ikastolara gutunarekin azaldu nintzenean, hango saltoak ikustekoak izan ziren, denek irakurri nahi zuten kartan jartzen zuena. Zigilua, data, helbidea dena onda miatu nahi genuen. Batzu-batzuk musukatu ere egin zuten karta. Hain goxoa da Izmir ... Bere izebaren etxeko helbidea eman zigun eta hogeiren bat postal idatzi genizkion.

Otsailean Oihaneri iritsi zitzaion Izmirren fardeltxo bat opariz josita Esloveniatik bidali zuen eta izebaren etxera gehiago ez idazteko jartzen zion Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Jugoslavia zeharkatzera zihoala eta bidaia luzea eta zaila egitea tokatzen zitzaiola. Pristinara iristen zenean idatziko zigula eta lasai egoteko. Bi hilabete beranduago Egoitzi iritsi zitzaion gutunean Jugoslavian preso zegoela jartzen zuen eta laguntza eskatzen zigun. Bi egun barru, amaordekoak eta laguntalde batek beharrezkoa iruditu zitzaigun dokumentazioa hartu eta Pristinako presondegian egin genuen topo. Ez zen arazo zaila izan, kale bazterrean aurkitu zuten eta lapurra zelakoan atxilotu zuten. Izmir aske zegoen eta Jugoslaviatik Patnara joateko hegazkina hartu genuen. Zerua eta lurra astindu zituen Izmir-en amaordeak eta Euskal Herrira iritsi baino bi egun lehenago Izmirrek bere aitona-amonak ezagutu zituen eta han gelditu zen betirako gure printzesa Ganges ibaiaren babesean.

"IZMIR"

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

10.fw.png8.fw.png4.fw.png1.fw.png2.fw.png3.fw.png11.fw.png15.fw.png12.fw.png5.fw.png7.fw.png14.fw.png13.fw.png16.fw.png9.fw.png6.fw.png