Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

XABIER MEABE SARRIEGI

  bi xabier 235
 
Xabier Meabe Sarriegi
F mailan aipamena
8 urte Beasain
Beasaingo Ikastola
F mailan aipamena

• Beasainen jaio nintzen 1992ko uztailaren 20an. Andramendi Beasaingo Ikastolan ikasten dut.

• Asko gustatzen zait musika ikastea, irakurtzea eta saxofoia jotzea

• Sari hau lehenengoa dut eta poz handia sentitzen dut nire bihotzean

Elefante eta txindurria

Bazen behin Irura izeneko txindurri bat. Txikia izan arren, jatorra, oso ausarta eta azkarra ere bazen eta ingurukoen errespetua irabazia zeukan.

Egun batean, bere etxean bazkaltzen ari zela, brunn! brunnn! zarata eta dardara ikaragarria k sentitu zituen. Etxeko sabaia behera erori zitzaion eta berehala Irura kanpora irten eta, zer ikusiko? Elefantitsi elefante harroputz handia bere etxe gainean eserita! Orduan honela esan zion:

Aizu! Barkatu baina zer dela eta eseri zara nire etxearen gainean?

Elefantitsi gaiztoak erantzun zion:

- Hago isilik! Bestela hire gainean eseriko naik!

Irura txindurria ez zen kikildu eta horrela jarraitu zuen:

- Harroputz kankailua! Ni baino handiagoa haizelako ari haiz gaiztakerian! Nire lagunak hemen baleude ... ikusiko huke!

- Ja! Borroka nahi al duk? Bada etor hadi hire lagun kaxkajo horiekin eta ordu erdi barru ikusiko duk nolako ipurtargi itsusia haizen.

Hori esanda, Elefantitsi harroputzak algaraka eta barrezka alde egin zuen handik, Irura amorru biziz uzten zuen bitartean. Baina Irura bizi-bizi mugitu zen, eta txitxarrek, erleek, liztorrek, sorgin-orratzek, eltxoek, eta gainontzeko lagun guztiek erantzun zioten bere deiari. Ordu erdi barru, aurrez aurre han egin zuten topo batetik Irurak eta bere lagun guztiek, eta bestetik Elefantitsik eta berari jarraitzen zioten lehoi, basurde, errinozero, azeri eta abarrek.

Hamabiak puntu-puntuan borroka hasi eta… hura bai iskanbila! Batzuk orroaka, besteak marruka, hauek hozkaka, besteak ziztaka, Halako borrokaldirik inoiz ezagutu gabe zegoen basoa.

Hamabi eta erdietarako amaitua zegoen dena. Elefantitsiren taldekoak, ziztadaz beterik eta hazka eginez zeuden, minez ia gaixoturik eta han joan ziren denak buru-makur.

Irura txindurria eta bere lagunak berriz, poz-pozik garaipena ospatzera abiatu ziren. Eta denen artean Iruraren etxea konpondu ondoren, merienda ederra egin zuten.

Handik aurrera Irura eta bere lagunak ederki bizi izan ziren eta Elefantitsi harroputzak ez zien gehiago gaiztakeriarik egin.

“MENDAUR”

FaLang translation system by Faboba