Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

BEÑAT URRETABIZKAIA ARANBURU

bi benat 205
Beñat Urretabizkaia Aranburu
E mailan 3. saria
10 urte, Beasain
Beasaingo Ikastola
E mailan 3. saria

• Ni Beñat Urretabizkaia Aranburu naiz. Zeharkako xirula jotzen ikasten ari naiz eta igeri egitea gustatzen zait. Baita idaztea ere.

• Orokorrean kirolak gustatzen zaizkit, batez ere atletismoa eta saskibaloia.

• Beasaingo Ikastolan Lehen Hezkuntzako 5. maila egiten ari naiz.

Zapatila magikoak

Bazen behin Arkaitz izeneko mutiko bat, hamasei urte zituena. Etxarrin bizi zen, etxe handia zuen, baita dirua ere, baina ez zuen lagun askorik. Arkaitz futbolari amorratua zen baina ez oso ona. Hobeto esanda, oso txarra zen. Institutuan oso nota onak ateratzen zituen eta jendeak zerbait eskatzen bazion ... , apunteak ziren.

Halere futbola zen bere ametsa eta duela urte batzuk gertatutakoa sarritan gogoratzen zuen ...

Egun normal bat zen. Arkaitz Institutura zihoan eta bertara ikasle berri bat etorri zela esan zioten. Ez zuten oso ondo hartu ikasle hori. Jon zuen izena eta Arkaitzen tankerakoa zen. Lagun handi egin ziren. Biak futbolari txarrak zirenez, futbol-ikastaro batean eman zuten izena, hurrengo hilean futbol-taldea nortzuk osatuko zuten esango baitzuten.

Arratsalde haietako batean, Arkaitzek pilota bat aurkitu zuen eta atzerantz bota zuen. Orduan hiru mutiko atzetik jarraika hasi zitzaizkien. Arkaitz eta Jon korrika hasi eta bakoitzak alde banatara egin zuen.

Arkaitz toki ilun batera iritsi eta han buzoz jantzita zegoen gizon bat ikusi zuen eta nor zen galdetu zion. Baina gizon hark ez zion erantzun. Orduan ile zuridun gizon zahar bizardunak, futboleko zapatila zahar batzuk eskaini zizkion, magikoak zirela esanez eta zapatila haiekin edozein partidutan zortzi gol baino gehiago sartuko zituela gainera.

Hurrengo egunean Arkaitz Jonekin geratua zen futbol-ikastarora joateko eta izugarrizko trebetasuna erakutsiz -Julen Gerreroren antzera- zortzi gol sartu zituen inguruko guztiak txundituta utziz.

Hura ikusi ondoren, jende guztia Arkaitz zoriontzera joan zen. Izan ere zapatila haiek magikoak baitziren, baina onerako bezala ziren txarrerako ere magikoak. Zenbat eta gol gehiago sartu orduan eta lehenago bilakatuko zen arratoi zapatila haien jabea.

Ile zuri bizarduna gaiztoa baitzen. Jonek zerbait sumatu zuen baina Arkaitzek Jonek esandakoari ez zion jaramonik egin.

Taldea nortzuk osatuko zuten esateko eguna iritsi zenean, Jon izan zen kanpoan geratu zen bakarra.

Egunok aurrera zihoazen eran Arkaitzek Jon bazterreratu eta beste taldekideekin elkartzen hasi zen.

Futboleko txapelketako azken partidua iritsi zen. Lehen zatian, azken minutuan Arkaitzek txapelketa osoko bere hogeita bosgarrena sartu zuen eta izugarrizko tripako mina sentitzen hasi zen, barruan harrak izango balitu bezala. Arbitroak, atsedenaldiko txistua jo zuen eta Arkaitz ondoezik zegoenez, aldageletara joan zen. Hura ezustekoa bere gorputzean ile beltz-grisaska zuela konturatu zenean. Jon, ordea, ez zegoen lo eta laster izan zuen bere ondoan zer gertatzen zitzaion jakiteko asmoz eta ikusi bezain laster konturatu zen: Arkaitz arratoi bihurtzen ari zen.

Bi aldiz pentsatu gabe, Arkaitzen zapatilak hartu eta ri-rau erditik puskatu zituen. Arkaitz berehala itzuli zen bere onera eta Joni barkamena eskatu zion bere portaeragatik. Lezio ederra eman zion Jonek.

Partiduak aurrera jarraitu zuen eta Arkaitzek ez zuen golik sartu eta bigarren zatia deskalabru handi samarra izan zen.

Arkaitz taldetik bota egin zuten baina Jonekin duen harremana ezin hobea da. Oraindik ere barre egiten dute hura gogoratzean eta denboraren poderioz bien ahala biek lortu dute futbolean ondo samar jokatzea.

“LAGUNTASUNA”

FaLang translation system by Faboba