Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 

ITSASO PAREDES SUKIA

bi itsaso 221
Itxaso Paredes Sukia
E mailan aipamena
10 urte.Beasain
Beasaingo Ikastola
E mailan aipamena

Beasaingoa naiz 10 urte ditut, 1987ko urriaren 7an jaio nintzen. Beasaingo Ikastolan ikasten dut.

• Piano jotzea gustatzen zait, baita igeri egitea eta musika entzutea ere. Etxabereak asko gustatzen zaizkit.

• Aipamena hau, irabazi dudan lehen saria da.

Txoramena

Amets bat izan dut inprimategi batean. Hiru ipotx han zebiltzan nire ametsean. Baina, bat-batean hirurak ezkutatu egin dira izkina batean:

-Egingo al diagu apustu bat?

-Ados -

Eta horrelaxe hasi ziren hirurak apustu bat prestatzen “ beren apustua”. Hirurak sakabanatuko ziren egutegi desberdinetan eta ea nork txoratzen zuen jende gehiago hiru hilabeteetan; hori jarri zuten helburutzat. Horrelaxe egin zuten denak egutegi desberdinetan sakabanatuz eta etxera garraiatzean a ze komeriak pasa zituzten! Eraldatubehar horrekin, ikusiko bazenitu hara eta hona, baina, azkenean etxean daude. Orduan fardeletik ateratzea falta zaie. Bat-batean krisk-krask entzuten da eta

1. ipotxak esaten du:

- Ene, alkatearen etxean nago!

Bitartean beste ipotxok itxaroten ari dira. Bigarrenari ere laster helduko zaio txanda, halaxe da asmatu egin dut beste etxe batean ere krisk-krosk entzun da eta ipotxak esaten du :

- Francoren koskobiloak! Erizain politaren etxea da eta!

Hirugarrenak asperturik fardela ireki zuen :

-Ala maitea! Ane Andereñoaren etxean nago eta!-

Laster hasi zen zoramena hiru etxe horietan. Esate baterako alkateak, urriaren 24an gure Ikastolaren inaugurazioa zeukan baina ipotxok egutegiaren egunok aldatu zituenez ez zen agertu, Ane andereñoa ere ez zen bertaratu. Orduon herriko haurrek Alkatearengana joatea pentsatu zuten. Alkateak haurrak ikustean harriturik esan zien :

-Zer gertatzen da hemen? Haurrek gauza bera galdetu zuten.

-Gaur Ikastolaren inaugurazioa da- esan zioten haurrek.

Orduon Alkateak esan zuen :

- Ezin liteke, gaur urriaren 1a da eta hogeita lauan da inaugurazioa, begira erakutsiko dizuet.-

Orduon ipotxak, bihurria zenez, eraldatuz egutegia ondo jarri zuen eta haurrek esan zioten Alkateari :

- Alkate jauna! Ez al duzu ikusten gaur urriaren 24a, larunbata, dela ala?

- A ba... nik apustu egingo nuke lehenago egutegian urriaren 1a jartzen zuela.

- Ba ezinezkoa da baina ... kontu horiek alde batera utzi eta goazen inaugurazioa. Eta horrela eraman zuten Alkatea Ikastolara. Bat-batean konturatu ziren Ane andereñoa ere falta zela. Hala eta guztiz ere inaugurazioak aurrera jarraitu zuen. Bukatutakoan denak bazkaltzera joan ziren. Erizaina bitartean han zegoen kontsultan norbaiten zain, izan ere bere egutegian urriaren 4a, asteazkena zen, urriaren 24a larunbata izan ordez. Era berean ipotxak han zeuden barreari nola eutsi pentsatzen eta pentsatzen. Baina oraindik ez dizuet handiena kontatu. Ba al dakizue non dagoen Ane andereñoa? Non dago bada? Hau da komeria! Txixaguraz esnatu naiz, ametsa galdu dut. Komunera joan eta oheratuko naiz zuei istorioa kontatzera, lortzen ba dut. Non nindoan ? ... a bai! Ane andereñoaren bila genbiltzan. Karibera joana da, Kurroren bila izan ere bere egunkarian ekainaren 28a jartzen zuen eta ez dakit konturatu zareten baina gure egutegian pasa dira hiru hilabete. Apustua bukatu eta ipotxak elkartu egin dira, orduan dena bere onera etorri da eta ipotxek beren zalapartak elkarri kontatuz jijiji-jajaja ari direla :

-Ea neska ! jaikitzeko ordua da !

-Ama! Amets bat izan dut inprimategi batean nengoen eta ...

"KATTAGORRI"

FaLang translation system by Faboba