Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

ERAITZ GORROTXATEGI ZUAITZ

    bi eraitz 247
   

Eraitz Gorrotxategi Zuaitz

F.Maila. Aipamena

lupiii!

Eraitz Gorrotxategi Zuaitz 9 urteko gabiriarra naiz. 2001 eko abuztuaren 20an jaioa.

Beasaingo Andramendi Ikastolan, lehen hezkuntzako laugarren maila egiten ari naiz, gustora eta lagun giro ederrean. Ormaiztegiko Txindata musika eskolan solfeoa eta trikitixa ikasten ditut. Nire herriko Goruntz dantza taldeko dantzaria ere banaiz.

Atsegin dut mendian bizitzea, animaliekin jolastea eta landareak zaintzea, baita bidaiatzea eta argazkiak ateratzea ere. Honelako sari bat jasotzen dudan lehen aldia da eta oso pozik nago.

Ttipi-ttapa

Bazen behin Mikel izeneko mutiko bat. Egun batean, Mikel eskolara joateko bakar bakarrik presta tu zen eta gurasoei esan zien, oinez joango zela. Bidean, oinez eta bakar bakarrik zihoala, lokarria askatu zitzaion eta zuhaitz batean jarri zuen hanka, lokarria lo tu ahal izateko. Orduan, zuhaitza hizketan hasi zitzaion:

-Kontuz mutiko! Azken aldian gaixotzen ari naiz eta edozein ukituk min ematen dit!

-Zer duzu bada? -Galdetu zion Mikelek.

-Badakizu zuk oso ondo! Hemen inguruan sarri pasatzen diren auto eta kamioiek botatzen duten keak, gaixotu egin nau. Ingurugiroa pixka bat gehiago zaintzen baduzue, hobeto sentituko gara, ni eta nire inguruko zuhaitz eta belardi guztiak. Mesede bat egingo al zenidake?

-Bai noski! Erantzun zion Mikelek.

-Esaiezu zure laguntxo guztiei, autoa alferrik ez dezatela erabili!

-Nire kontu!

Mikelek, ikastolara bidean jarraitu zuen, poliki-poliki. Pentsakor zihoan. Egunero bezala, ikastolarako bide alboan zegoen baserria ikusi zuen. Baserria berdin-berdin egoten zen egunero, ez zen ezertxo ere aldatzen.

Eguna ikastolan pasa ondoren ... arratsaldean etxera bidean zihoala, baserria ikusi zuen berriro. Baina, oraingoan, zerbait arraroa sumatu zuen. Baratzean, platanoak ikusi zituen, eta baratzean izan beharreko porruak berriz, zuhaitzetik ateratzen zirela konturatu zen.

-Bai gauza bitxia! Zergatik ote!

Etxera joan zenean, Mikelek ez zien gurasoei baserrian ikusitakoa kontatu nahi izan, bere asmakizunen bat izango zela pentsatuko zutela uste baitzuen. Afal ondoren, Mikel ohera joan zen egunero bezala. Begiak itxi eta berehala, ametsetan hasi zen: Bere gurasoekin autoan zihoala erosketak egitera, bare ikaragarri handi bat eta elefante ñimiño bat azaldu ziren. Mikelengana gerturatu eta belarrira esan zioten:

-Esan zure ingurukoei autoa gutxiago erabiltzeko! Alferrik erabiltzea ez dela komenigarria ingurugiroarentzat!

Mikelek orduan, erosketak karro txikiekin egitea proposatu zin gurasoei eta aitari kotxea etxera eramateko eskatu zion. Bitartean, amak eta Mikelek jolas-parke batean itxoin zuten. Aitaren zain zeudela pixagura sartu zitzaion Mikeli eta orduantxe esnatu zen gure Mikel.

Hurrengo egunean, ikastolara abiatu zen Mikel; tipi-tapa, tipi-tapa. Zuhaitzaren parean pasa zenean, zuhaitzak esan zion:

-Ari zara, ari zara konturatzen zer pasatzen den! Mikelek entzun zuen zuhaitzak esandakoa, baina aurrera jarraitu zuen bere bidearekin.

Gelara heldu zenean, irakasleak ipuin bana kontatzeko eskatu zien ikasleei. Mikelen txanda iritxi zenean, ez zuen ipuin bat kontatu; benetan gertatu zitzaiona baizik: Baserrian ikusitakoa kontatu zien laguntxoei; platanoak baratzean eta porruak zuhaitzean zeudela.

Gelakideek barre asko egin zuten eta ipuin polita kontatu zuela esan zioten. Mikelek orduan esan zien, ez zela ipuina baizik eta berak benetan ikusitakoa, eta bere laguntxoei esan zien, oinez joan behar zela ikastolaraino, kutsadura gutxitzeko eta ingurugiroari on egiteko. Mikelek irakasleari galdetu zion, ea joango ote ziren bere etxera bidean zegoen baserriari begiratu bat ematera. Irakasleak baiezkoa eman zion.

Ilara batean eta elkarri eskua emanda joan ziren Mikel eta bere gelako lagun guztiak, barrezka. Baserrira begiratu zutenean, barre egiteari utzi zioten. Ahoa zabal-zabal eginda geratu ziren; Mikelek esandakoa egia zela konturatu ziren eta barkamena eskatu zioten.

-Ikusten! Ingurugiroa zaintzen ez badugu, horrelako aldrebeskeriak gertatuko zaizkigu!

ARG

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

9.fw.png15.fw.png3.fw.png12.fw.png7.fw.png10.fw.png16.fw.png5.fw.png14.fw.png2.fw.png4.fw.png8.fw.png6.fw.png13.fw.png11.fw.png1.fw.png