Gure txokoak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Urteetan gurasoek egindako galderei erantzuteko han-hemenka bildu eta Ikastolaren filosofiarekin lotuta datozen erantzun batzuk aurki daitezke atal honetan.

Adinari begiratuta bi ataletan berezi ditugu HAUR HEZKUNTZA eta LEHEN HEZKUNTZA. Bereizketa honi eustea, hala ere, ez da beti erraza ( loa, elikadura….). TXOSTENAK atalean bestelako formatoetan deskarga daitezkeen dokumentuak ere sartzen ari gara.

BEASAINGO IKASTOLAren programa eta proiektu zehatzak ezagutzeko HEZKUNTZA PROIEKTUA atalera jo behar duzue.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

TEXTO FALTA DA

Erabiltzailearen balorazioa: 4 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Inactive

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

BEASAINGO IKASTOLAren titulartasuna ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK.arena da. Gurasoen titularitatekoa izanik, ber organigraman eta Ikastolaren funtzionamentuan gurasoen parte-hartzea bermatzeko eta bideratzeko hamaika gune dugu. Kooperatibetan ohikoak diren organoez gain, Beasaingo Ikastolan apurka-apurka sortzen eta eraldatzen joan gara horietako gune batzuk guraso guztiek, kooperatibista izan ala ez, barneratzen dituztenak : GURASO-ESKOLA ( 1996-97), GELA ORDEZKARIAK ( 1996-97), BAIGEA GURASO ELKARTEA ( 2001-02 ) ,IKASTOLAKIDEOK ( 2009-10), GURASO TALDEAK ( Aisa, Kultura,Ekolapiko, Dantza Taldea, Eskolaz kanpoko kirola…). Guzti horietan parte har dezakezu.

Bestalde, Ikastolaren Hezkuntz Proiektuaren berri emateko ere baditugu formakuntza saioak. Hasiera batean GURASO ESKOLA izenarekin antolatzen ziren eta orain Ikastola handitzen eta eraldatzen ari den neurrian hitzaldi eta irakasleek gidatutako saioak dira ( Idazketa-irakurketa, logopedia, egokitzapena, eleaniztasuna, haurrek ikasten dituzten kantuak, Agenda 21, 3 eguneko irteerarako esperientzia, elikadurari buruzkoak….) urtean zehar, bai Gela-bilera gisara antolatzen direnak edota baita ziklo edo etapa jakin batetarako antolatzen direnak ere.

Txoko honetan, banakako edota taldeko bileretan sortzen diren galdera eta kezkekin lotutako hainbat irakurgai eta txosten eskaintzen dizkizuegu.

Webgune hau berritzen ari gara eta poliki poliki ari gara lehengo artikuluak editatzen eta berriak sortzen. Osatze-lan honetan zuen iradokizunen zain geratzen gara. Mila esker

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

13.fw.png2.fw.png7.fw.png6.fw.png8.fw.png16.fw.png9.fw.png4.fw.png12.fw.png10.fw.png11.fw.png1.fw.png14.fw.png3.fw.png15.fw.png5.fw.png