Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
EAE1    
pdf    

HIKZKUNTZ ERABILERAN eta GAITASUNETAN OINARRITUTAKO IRAKASKUNTZA EREDUA          

Jarraian irakur dezakezue, laburtuta, EAEko Iksatolen emaitzak Ebaluazio Diangonstikoan eta baita Beasaingo Ikastolarenak ere, zehatz-mehatz.

2013-15ekoarekin alderatuta grafiketan aldaketaren bat edo beste eman arren, esan genezake berrestu egiten direla aurreko urteetako emaitzak.

HIKZKUNTZ ERABILERAN eta GAITASUNETAN OINARRITUTAKO IRAKASKUNTZA EREDUA

Aurten lehen ere horren berri laburki eman dugun arren ondoren ematen ditugun datuetan Beasaingo Ilastolako 2013ko DIAGNOSTIKO-EBALUAZIOkoak grafikoki ageri dira, eta bertan beste ikastolekin, EAEko ikastetxeekin eta EAEko D ereduko ikastetxeekin aldera daitezke geure emaitzak. Txosten honen berri modu laburtuan eman nahi dugu prentsan ondorio gisara agertzen diren hainbar iritzi , eta aurreko ebaluazio-diagnostikoan genioen bezala., hizkuntza-erabileran eta gaitasunen garapenean datza, hein handi batean, irakaskuntzaren arrakasta.

Azken urte hauetan etorkinen bazterketari buruz jasotzen diren erreferentziei buruz, azpimarratu nahi duguBeasaingo Ikastolako etorkinen bataz bestekoa ez dago inolaz EAEko bataz-bestekoaren azpitik , eta Beasaingo Ikastolan euskararen erabilera maila HHn %88,8an hasten da ( haurrak hizketan ikasten hasi orduko) eta %99ra iristen da LH 5-6. mailetan. Bestalde, ISEK mailak ( familien jatorri sozio-ekonomikoak ) baldintzatu egiten dituela emaitza akademikoak. Aurreko Diagnostikoan baino ISEK maila altuagoa du aurten Beasaingo Ikastolak LH4ko mailen ISEK-a ertain altua baitu eta orokorrean ikasleen emaitzak ertain altukoak eta maila aurreratukoak dira.

Azpimarragarria da euskaran eta matematikan , ikasleriaren emaitzak, %50etik gora, maila aurreratuan daudela. Eta gazteleraz eta ingelesean ikaslerik gehienak maila ertain altuan daudela. Ikastolen elkarteko Txostenak Egoera soziolinguistikoaz eta Euskadiko Irakaskuntza Txostenak diotenarekin bat egiten du Beasaingo Ikastolak. Orduan eta hizkuntz-gaitasun hobeak orduan eta matematika-konpetentzia aurreratuagoa dutela.

Beasaingo Ikastolak hainbat ataletan grafiken irakurketa zehatzagoa egiten du, eta behar den tokian adieraziko den bezala, hainbat alorretan gure emaitzek hobera egiten dute, eta alde horretatik, bai aurtengoan eta baita aurreko irakurketan esanak berretsi baino ez du egiten. Hori dela eta, guraso guztioi azpimarratu nahi dizuegu, zuen seme-alabak euskaraz orduan eta gaitasun handiagoa izan, gainerako ikasgai guztietan ere aurrera hobeto egingo dutela, eta euskararekiko jarrera indartzen jarraitzeko etxean eta ( telebista euskaraz ikusiz, euskarazko musika , liburu eta IKT programetara bultzatuz ) eguneroko bizimoduak ( eskolaz-kanpoko ekintzetan ) eta edonon eta ahal den guztian euskaraz arituz.

FaLang translation system by Faboba