Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
txanela    
pdf    

Zer da konpetentzietan oinarritutako hezkuntza? Konpetentzietan oinarritutako curriculumak ohiko curriculum akademikoaren ordezkoa izan nahi du, jakitearen logikatik egiten eta erabiltzen jakitearen logikara igaro nahi duena; murriztu egin nahi ditu teoriaren eta praktikaren arteko banaketa edo jakintzaren eta ekintzaren artekoa.

Oinarrizko konpetentzia kontzeptuak garrantzizko ├▒abardura eransten dio konpetentzia kontzeptuari. Ez da aski ikaslea konpetentea izatea; aitzitik, ikasleak ezinbestekoa du bizitza osorako oinarrizko, garrantzizko eta ezinbesteko konpetentziak bereganatzea. Txanelaren helburua ikasle guztiek bizitzarako beharrezkoak dituzten oinarrizko konpetentziak lortuko dituztela bermatzea da, eta baita bizikidetza erraztuko duten oinarrizko erreferentzia komun batzuk ere.

Zein dira garatu beharreko hezkuntza konpetentzia orokorrak?

Ikasleak bizitza osorako baliagarriak izango zaizkion oinarriak jaso eta garatu behar ditu bere eskolal-dian: hainbat ezagutza eta gaitasun. Baina ez hori bakarrik: ezagutza eta gaitasun horiek egoera jakinetan erabiltzen ikasi eta trebatu beharko du. Ezagutzak eta gaitasunak egoera jakinetan erabiltzeko gai izateari konpetentzia deituko diogu.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: