Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

GABONETAKO LOTERIA

Gogoratu loteria ordaintzeko eta itzultzeko azken eguna abenduaren 14a dela.

ERRIGORAKO KUTXAK

Dagoeneko jaso ditugu Errigorako kutxak. Eskaera egin duzuenok pasa zaitezkete idazkaritzatik jasotzera.

PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS

urruna17    

Urruña eta Ziburuko Ikastolei laguntzeko antolantzen den gabonetako jaialdia abenduaren 23an ospatuko da. Bertan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria, “Borobilean”, ikusteko aukera egongo da. Bi saio izango dira, bata arratsaldeko 4etan eta bestea 6:30etan. Ikuskizunearako sarrerak Ikastolan salgai egongo dira datorren astean 7€tan. Ordutegiaren berri emango dizuegu.

OHARRA: ez da sarrerarik erreserbatuko.

ABENDUKO LUDOTEKA

Abenduaren 13rako eman behar da izena.

ABENDUKO FAKTURAZIOA

Ohiko kuotez gain ondorengo hau kobratuko zaizue:

-Errigorako errifa: 2€ familiako (urrian ez zen pasa)

-HHkoei ingeleseko liburuak.

-LHkoei eskola kirolaren zati bat: 17,50€.

-DBHkoei: EKI digitaleko koadernoak 63.50€

   

ASPANOGI

Aspanogi elkarteak antolatutako jaialdiaren barruan gure ikasleek marrazkiak egin zituzten elkarteari laguntzeko. Marrazki hauen artean, ikastetxe bakoitzeko bat izan zen irabazlea eta gurean LH4ko Intza Bueno izan zen aukeratua.

ZORIONAK INTZA!

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia