Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Aurtengo Errigorako kanpaina: saskiak eskatzeko aukera

Urtero bezala, Errigorako kanpaina martxan da. Aurtengoan, bi saski daude aukeran, beltza eta zuria, eta saski bakoitzak 50 euro balio ditu. Eskaera formulazio bidez egin ahalko da azaroaren 12a baino lehen.

Aurtengoa Errigorako bosgarren kanpaina izango da. Ekimen honen helburu nagusiak Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herrian barrena zabaltzea eta bertako euskalgintza mugimenduari bultzada ematea dira, herrigintza, auzolana eta lan kolektiboa oinarritzat hartzen dutelarik.

Anima zaitezte, eta egin ezazue zuen eskaera!

Informazio gehiago: www.errigora.eus

erri gora2018

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

 “Oso balorazio oneko” Nafarroa Oinez jaia

Eguraldia lagun, milaka ikastolzale eta euskaltzale hurbildu ziren pasa den igandean (urriak 21) Altsasura, Iñigo Aritza ikastolak antolatutako aurtengo Nafarroa Oinez jaiari babesa ematera. Behin eguna pasata, ikastolako ordezkariek oso balorazio positiboa egin dute.

Euren esanetan, “bikaina izan da eguna, eguraldi ederrarekin, eta jende andana ibili da ibilbide osoan zehar, aurreikuspenak bete eta gaindituz, gainera”. Ikastolak eskerrak eman dizkie urte osoan lana egin duten boluntarioei, eta baita ikastolen proiektuari babesa ematera hurbildu diren lagun guztiei.

Aurten, bereziki, garrantzi berezia eman diote inklusibotasunari, eta horren erakusle izan dira inklusibotasunaren inguruan antolatutako tailer bereziak.

Beasaingo Ikastolatik Iñigo Aritza ikastolako lagunei agur bat, eta zorionak lortutako arrakastagatik!!!

  nafarroa oinez18  
nafarroa oinez2018a   nafarroa oinez2018b
 Argazkiak: Iñigo Aritza ikastola     Argazkiak: Iñigo Aritza ikastola

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

euskaraldia

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

lkilometroak2018Besoak zabalik hartu zituen, atzo, Urretxu-Zumarraga Ikastolak bertaratutako guztiak. Nahi izan zuen orok ikastolaren proiektua bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Ez ziren gutxi izan aukera hori baliatu zutenak, eta, modu inprobisatu batean, ikastola bera bilgune erakargarri bihurtu zen.

Kilometroetako kantari men eginez, guztiok galtzerdi eta guzti busti ziren atzokoan. Erronka irabazi genuen! Baina helburu guztiak betetzea eragotzi zigun euriak. Zu ere, eguraldiak atzera botata, etxean gelditu bazinen, baduzu Kilometroak 2018 honen alde zure alea jartzeko aukera.

Tantaz tanta eragin dezagun elkartasun uholdea!

Egin zure ekarpena Kilometroak 2018ren
alde honako kontu korronteetan:
  • 3008 0158 3336 2854 4227 (Rural Kutxa)
  • 2095 5001 0091 1732 2404 (Kutxabank)
  • 3035 0027 7602 7005 3696 (Laboral Kutxa)

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

euskaraldia1

Euskaraldia

11 egun euskaraz

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

 

 

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
beka1819 
pdf

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

EGURALDIA

Euria

7°C

Beasain

Euria
Hezetasuna: 97%
Haizea: WNW at 24.14 km/h

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: