oharra   covid 19    menua   irratia    argazkiak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

 

URKIARANeko baratzekoak dira gure barazkiak. Hori dela eta Irailaren 21ean gure guraso eta haurrak bertaraino hurbildu ziren. Han landare-aldatze tailertxo bat burutu, animaliak ikusi.... eta disfrutatu egin zuten.
Elikadura osasuntsuarekin jarraitzeko, LHko 3-4-5-6 mailako ikasleak ere laister Miarritzera doaz, Lurrama Azoka ekologikora. Badakizue ez garela asko Euskal Herrian jangela ekologikoa dugunak, eta gai honi hain jarraipen zehatza egiten diogun ikastetxeak. Handik ere zerbait ikasita etorriko dira gure ikaslerik helduenak !

Hona argazki batzuk
 

 

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
gaur8 andramendi    

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKO

   
pc    
URKIARAN BASERRIA EZAGUTU NAHI?    
pc    
Azken urteotan bezala EKOLAPIKOn proiektuan gaudenez, baserri bat bisitatzera joateko aukera dugu Beasaingo Ikastolako familiek, haur eta guraso, irailaren 21ean.
BIOLURrek antolatzen du.
Kasu honetan geure jangela hornitzen duen Legorretako Urkiaran baserrira joango gara.
Atxikita bidaltzen dizuegu egun hortako programa eta izenemateko bidea, zuzenean Ekolapikora deituz. 
Irailaren 19a da izena emateko azken eguna.

 

 

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
dbh2     
Beasaingo Ikastolan Hazi eta Hezi    
{mp3}hazi_eta_hezi{/mp3}    

2013-14an obrak egiten hasteko moduan izango direlakoan, Beasaingo Ikastolak guraso,irakasle,bazkide eta laguntzaileei eta Beasaingo herriari erakutsi zizkioten azpiegiturak.

Batez ere ikasleen ahotsa entzunarazi zuten ekitaldietan barna, bai IKASTOLAKIDEOK batzarrean eta baita gero Bideluze plazan burututako ekitaldian ere.

Azken honetan parte hartu zuten Aitor Sarriegik, eta ikastolako bi bertsolari gaztek, Naroa Aranburuk eta Ekain Imazek, eta ondoren Beasaingo ikastolako ikasle ohien txanda izan zen oholtzan, bai aurkezle lanetan eta bai beraien esperientziaren berri ematen aritu baitziren Eneritz Gorrotxategi, Odeia Aiestaran, Amaiur Perez eta Irati Valdivielso. Aimar Larrea, Andramendi Irakaskuntza Koop.ko lehendakariaren hitzen ostean, ikastolako aita den Aitor Furundarenak sortutako kantua abestu zuen zuenean ikastolako ama den Eider Ormazabalek. Bitartean ikastolako ikasle eta ikasle ohi batzuk kantaren koreografia eskaini zuten.

Guzti honen irudiak eta bideotxoren bat ikusi ahal izango dituzue egun batzetan hemen bertan. Orain, hona gure dokumentala eta kantu berria. Zabaldu eta heda ezazue eta eman atsegiteari, gogoko baldin baduzue behintzat!

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

2013-14 ikasturte hasierari buruzko jakingarriak ari gara sartzen webgunera. Hauek dira dagoeneko sartuta daudenak

 

 

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
ikatolakideok a    
Atxikita doakizue programa.    
pc    
Ikasturteari hasiera emateko Ikastolak IKASTOLAKIDEOK  bilera informatzailea  antolatu du  ERAGINEZeko lokaketan . Bertan 2013-14an erabilgarri izango diren 1500 metroko azpiegituren egoeraren berri emango da eta Ikastolan egindako dokumentala aurkeztuko da DBH : oinez 77 urratsetara. Ondoren Bideluze plazan txokolate janarekin eta ekitaldi txiki batekin amaituko da. 
 

 

 

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
erreala kilometroa    

Reala-Toulouse futbol partidua jokatuko da Kilometroak 13ren alde datorren uztailaren 20an arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Loinaz futbol zelaian. Partidu hau Realaren aurredenboraldiko lehen partidu garrantzitsua izango da, Frantziako lehen mailako talde indartsu baten aurka.

Ikastolen Elkarteak eta Real Sociedad fundazioak Kilometroen alde hitzartutako partidua da. Aurtengo edizioa Tolosan izanik, bertako Berazubi futbol zelaian jokatzen zen asmoa eta horretan saiatu da KMK13ren antolakuntza, Udala eta Tolosa CF. Berazubi futbol zelaia obretan dago eta Campezo eraikuntza enpresak ahalegin handia egin du obrak bukatzeko eta lortu du amaitzea, baina segurtasun neurriengatik ezingo da oraindik partidurik jokatu bertan. Hori dela eta, azkenean partidua Beasainen jokatu beharko da. Hala ere, Kilometroak 13ren antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie guztiei egindako ahaleginengatik.

Beraz, mundu guztia Beasaina joatera animatzen dugu. Sarrerak salgaidaude Tolosan Ahora dendan eta 66 eta Ikatza tabernetan eta Beasaingo Tti-tta tabernan. Egunean bertan Loinaz futbol zelaian egongo dira salgai 15 eurotan tribuna, 10 eurotan orokorra eta 5 eurotan 8 urtez azpiko haurrentzat.

BEASAINGO IKASTOLAko ikasleok, joan Ikastolako elastikoarekin edo Kilometroetakoekin ¡

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: