Erabiltzailearen balorazioa: 1 / 5

Star ActiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
korrika2013    

MARTXOAren 14ean, aukera asko izango duzu IKASTOLArekin KORRIKA EGITEKO

Egunean zehar Ikastolarekin baina aukera ezberdinak izango ditugu ospatzeko.

Goizean Ikastolako atarian 11:15etan HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEN KORRIKA burutuko dugu eta LEHEN HEZKUNTZAkoen laguntza pare-gabearekin. Ikastolako atarian egingo dugu, eguraldiak laguntzen badu ! Animatu gurasoak ere 15:00etan BEASAINGO KORRIKA TXIKIA. Udaletxeko plazatik irten eta erdialdean zehar egingo dute korrika ikasle eta irakasleek, eta Haur Hezkuntzako ikasleak ikusle izango dira. Gure Ikastolak lekukoa GANBO parean hartuko dugu eta Kutxa parean entregatuko du. Badakizue umeok txistu bizian joango direla…. Beraz, puntu-puntuan egon . Eguraldi txarra egiten badu, plazapean egingo da KORRIKA.

GAUEKO 10:30etan Juntakide bik hartuko dute Beasaingo Ikastolako lekukoa, Ikastolak kilometroa erosi baitu. Ahal dugun guztiok agertuko gara Oriamendi kaleko Autobús-geltoki parean

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
gorozika3    

Otsaila urteko hilabete laburrena dela jakina da, baina Beasaingo Ikastolan luze egin zitzaigun. Izan ere, denak irrikitan ginen Gorozikara joateko. Azkenean iritsi zen eguna! Otsailaren 27arekin batera han abiatu ziren LH 3. 4. 5. eta 6. mailakoak maleta handia hartuta Urdaibai inguruan hiru eguneko abentura bizitzera. Eta aze abentura!

Iritsi bezain agudo, bertako begiraleek Natur Eskolako bizikidetza arauak azaldu zizkiguten. Logelak antolatu, trasteak utzi, bazkari ederra egin eta arratsaldean Gorozika herri kaxkoa ezagutu genuen. Jolastu, jolastu, jolastu, tartean meriendatu, berriro jolastu eta jolasten jarraitu ondoren, konturatzerako iritsi zen afaltzeko ordua. Baita horrenbeste desiratutako diskofesta ere. Aze izerdiak atera genituen! Hori bai, 23:00etan denak ixilik, lo, jakinaren gainean baikinen, hurrengo eguna ekintzaz beteta izango genuela.

Eta pilak karga-karga eginda jaiki ginen. Motxila bizkarrean hartu, hotzetik eta haizetik babesteko arropak jantzi eta autobusak Sukarrietara eraman gintuen. Lehenik hegaztien behatokira joan ginen. Hantxe pasa genuen goiza. Artean, goizeko 11:00ak aldera iritsi ziren Gorozikara 1 eta 2. mailako lagunak. Hamaiketakoa egin, logelatan antolatu eta etxeko arauak azalduta Gorozika ezagutzera abiatu ziren. Lagun izan genuen momento oro Tobi, etxeko txakurra. Hark bai zaindu etxeko ataria! Laster iritsi zen bazkaltzeko ordua ere! Indarberrituta etxe ondoko frontoian hainbat jolas egin ostean, material berrerabilgarriarekin karpetak egiteko tailerrean lanean aritu ziren burubelarri. Txokolate ogitartekoa jan ondoren, mozorrotzeko aukera izan zuten ikasleek. Beraiek bakarrik ez, Tobi gaixoa ere mozorrotu zuten! Horretan ari zirela iritsi ziren Urdaibaiko paduretatik gainerako lagunak. Azkenean denak batera ginen! Dutxatu, pijama jantzi, bapo afaldu eta berriro diskofesta! Hori da hori gerria mugitzeko gaitasuna! Logeletan gaua pixka bat luzatu bazitzaigun ere, berandu baino lehen lo ginen denak. Nekea pilatzen hasia zen.

Hurrengo egunean gosaldu eta bi taldetan banatu ziren ikasleak. Gazteenek ogia egin zuten eta bigarren eta hirugarren ziklokoek bezperan hondartzan bildutako maskorrekin eskulanak egin zituzten. Bazkaltzera jaitsi ginerako prest genituen jada motxila eta maleta guztiak. Nahi baino azakarrago iritsi zitzaigun etxera itzultzeko garaia. Pozik joan ginen hala ere aita eta amaren altzora, eta sekula ahaztuko ez zaizkigun oroitzapen politekin.

Ikusi Argazkiak...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
eko3

Sabrina Pato EKOPALIKOko Elikadura hezitzailearen eskutik.

Haurrentzako merienda osasuntsu eta orekatuak prestatzeko sukadaritza-tailerra antolatu dugu. Tailerra Ikastolako sukaldean burutuko da, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etar. Aldez aurretik izena eman behar da Ikastolako idazkaritzan, bertara deituz ( 943-889617) edo e-postaz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..

Parte-hartzaileek aurre-mantala eta kirstalezko 2 potetxo ekarri behar dituzte. ANDRAMENDI Irratiko Titilimundi kuanto! saioan ikasleek egin zioten elkarrizketa ere entzun dezakezue hemen bertan, eta baita EKOLAPIKOren berri jaso ere geure GURASOEN TXOKOA atalean.

Sabrina Patorekin elkarrizketa

{mp3}sabrina_euskaraz{/mp3}

 

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
irteera

Beasaingo XXIII. Idaz Lehiaketan epaimahaiaren aipamen bana jaso dute Ikastolako LH 5 mailako hiru ikasleek. Bertsoen atalean Naroa Aranburuk, iazko Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketan lehen sariaren irabazelak jaso du aipamenetako bat “Ikastola” bertso sortarekin. Beste aipamena maila bereko Ekain Imaz-entzat izan da “Telebsita” izenburuarekin bataiatutako sortari esker. Prosaren atalean jaso du, aldiz, Zuhara Arotzenak aipamena. Kasu honetan “Iheskor bihurtu zen izarra” izan da epaimahaiak aipatutako lana. Sari banatze ekitaldia joan den larunbatean izan zen Beasaingo Igartza Jauregian. Bertan jaso zituzten sariak gure txapeldunek, etxeko zein ikastolako ikaskide eta irakaslez inguratuta. Zorionak hiruroi eta jarraitu idazten!

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
muxika7

Hilaren 27, 28 eta 1ean Bizkaiko Muxika herrian dagoen Gorozika Baserrian pasako dituzte hiru egun LHko 3. 4. 5. eta 6. mailakoek. LHko 1. eta 2. mailakoek aldiz bi egun igaroko dituzte, hilaren 28tik 1era. Irteera honen helburuak, bertan egingo diren ekintzak eta egonaldirako eraman beharrekoak azaltzeko izango da bilera. Arratsaldeko 16:45etan egingo da LHko gelatako batean.

Gehiago irakurri

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

EGURALDIA

Hoidetsua

11°C

Beasain

Hoidetsua
Hezetasuna: 53%
Haizea: SSW at 9.66 km/h

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: