Azala
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 2284
Goierriko hainbat udalerrik antolatuta, Goierrin indarkeria matxistarik ez lehiaketa antolatu dute. Hirurogei lan aurkeztu dira, eta DBH4ko ikasleek jaso dute lehen saria, eta DBH2 mailakoek 2. saria. Talde osoaren lana izan da, eta biek bideo bana aurkeztu dute, baina bideoarekin batera baziren beste forma artistiko batzuk ere: marrazkia, bertsoak, kantua...
Zorionak! Gazteen ikuspegiak aberasten gaituzte. Segidan ikus dezakezue sari-ematea, abenduaren 22an gertatu zena eta ondoren duzue lotura. Eman diren herrietako aipamen berezien ondoren ikus daitezke azken minutuetan hiru lan irabazleak, eta horien artean gure ikastolako biak.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 4736
Beasaingo eguberrietako kartel lehiaketan 8 saritu izan dira gure Ikastolan.
- LH1: Lohitzune Iglesias
- LH2: Irati Muñoz
- LH3: Erlantz Furundarena
- LH4: Maren Juarez eta Galder Higuero
- LH5: Maialen Barco, Araitz Imaz eta June Gorostiza.
Zorionak irabazleei eta parte hartzaile guztiei!!
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 1725
UNED ( UNIVERSIDAD NACIONAL DE ENSEÑANZA A DISTANCIA ) eta ANDRAMENDIK sinatu duten hizarmenaren arabera 16 hizkuntza on-line eta modu erdi-presentzialean egiteko aukera dute. Hitzarmen honi esker CUIDen matrikulatzen diren maila eta hizkuntza guztietan %30eko beherapena izango dute.
Ez dago aurre-baldintza akademikorik eta matrikulatzeko aukera izango dute : Andramendiko bazkideek eta beraien familiek, eta Beasaingo Ikastolako 0-16ko ikasleen familiako kideek eta 16 urtez gorako ikasleek ( 2021eko iraila baino lehen 16 urte betetzen dituzten ikasleak barne) eta ikasle ohiek. COVIDa dela eta uste baino gehiago luzatu sinaketa eta matrikulako epe berezia zabali dute UNEDen. Garrantzia handiko proiektua da eta haurrena izen-emateko interesa zenbatekoa den jakin behar dugu. ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.)
INFORMAZIO OSOA, UNEDeko CUIDen :
BETE EZAZU MATRIKULATZEKO DATU-BILKETA ORRIA.