Azala
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 1732
Informazio gehiago:
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 1478
Eguraldi txarrak azken orduko moldaketa batzuk eginaraztera behartu bagaitu ere, Kilometroak martxan daude,eta egitarau ofizialean datozen ekintza gehienak normaltasunez ari dira burutzen. Hementxe dauzkazue ikusgai bertako argazkiak:
Beasain:
-DBHko ikasleak egiten ari diren zirkuitoko ibilbidean giro ona da nagusi. Ikastola azpiko postuan gustura egon dira ikasleak erronkei aurre egiten!
-Loinazko San Martin plaza azpian, aldiz, arrakastatsua izaten ari da Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia. Lehen saioa 11:00etan izan da, eta bigarrena 12:30ean
-Igartza jauregian, Elikagaien taupadak haurrentzako antzerkia egiten ari dira, Kaiku enpresaren babesarekin.
-Gernika pasealekuko frontoian Reala fundazioaren eskutik futbol tailerra eta ludoteka ere giro onean doaz
Lazkao:
-LH 5 eta 6ko ikasleentzako tailerrak giro onean ari dira burutzen
-Eidabe taldearen antzerki emanaldiak ere burutu dira Ikastolako kirol estalpean, Edepe fundazioaren babesarekin.
Ordizia:
-LH 3 eta 4ko ikasleentzako tailerrak ere arrakastatsuak izaten ari dira
-DBHko ikasleak egiten ari diren zirkuitoko ibilbidean ere giro ona da nagusi, eta ikasleak gustura ari dira erronkak egiten!
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 1511
Iritsi da azkenean hainbeste aldiz itxaron dugun eguna, urriaren 3a, Kilometroen eguna!
Eguraldiak ez digu lagundu nahi izan, eta horrexegatik egitarauko ekintza batzuk bertan behera gelditu dira. Hala ere, eguraldi txarrari aurpegi ona jarri diogu hiru ikastolok, eta giro onean hasi dugu eguna!
Goizeko 9:00etan puntuan abiatu da Kilometroetako lekukoa Lazkaoko San Benito ikastolatik, ikasle, irakasle eta gurasoen babespean, Ordiziako Ekirrock taldekoek eta herriko joaldunek lagundurik. Orduerdian iritsi da Beasainera, eta bertan ere harrera zabala jaso du, izan ere, Beasaingo Andramendi Ikastolakoek giza katea egin baitute lekukoari ongi etorria egiteko! Herriko kaleak zeharkatu ostean, 10:00ak aldera sartu da lekukoa Ordizian, eta bertako herritarren babes zabalarekin 10:30ak inguruan iritsi da lekukoa helmugara: Jakintza ikastolara.
Ilusioz eta gogo handiz jarraituko dugu egunarekin, eta jendea ekitaldietan parte hartzera animatzen dugu! Goza ditzagun Kilometroak! Izan ere, batera, bagara, bat gara