Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

kilometroak 2021Aimar Maiz Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako ikastolek antolatuko dute aurten Gipuzkoako festa, «era xumean». Urriaren 3an izango da jai sinbolikoa. Leloa eta irudia baditu

Sehaskara itzuliko da Kilometroak ekimena. Gipuzkoako ikastolen aldeko estreinako festa 1977an Beasainen eta Lazkaon ospatu zen, eta Alkartasuna Lizeo berria izan zen emaitza material bat. 2021ean, pandemia betean, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian ospatuko da, eta elkaratsun lezioa zabaldu nahi du.

Kilometroak 2021ean Goierrin egingo dela atzo jakinarazi zuten, Donostian, Kilometroak Kultur Elkarteak eta Andramendi (Beasain), San Benito (Lazkao) eta Jakintza (Ordizia) ikastoletako ordezkariek. Urriaren 3an izango da festa, baina «era xumean» egina, osasun krisiak baldintzatua eta egoerara egokitua.

Xumetasunean jarri zuten indarra denek, «ospakizun erraldoietarako» garaia ez dela jakitun. Baina beste urtebete galtzen utzi gabe, «euskarari eta euskal kulturari plaza bat» eman nahi diote ekimenarekin. «Elkar zaintzeko urtea da, elkarrekin egotekoa, elkarri babesa eman, eta denok batera norabide berean eustekoa», azaldu du KMK elkarteko Nekane Artolak, Ikastolen Etxeko prentsaurrekoan.

Gehiago irakurri:

FaLang translation system by Faboba