Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

tripontzia20212019an ANDRAMENDI Kooperatibak erabaki zuen TRIPONTZIA saltzea Beasaingo Ikastolan. GURE ESKU DAGO elkarteak erabakitzeko eskubidearen alde egiten duen aldarriarekin bat egiten du horrela ANDRAMENDIk eragile moduan ere. Beasaingo Ikastolan 2594 txartel saldu dira.

Urtarrilaren 18an, urtero bezala Beasaingo notaritzan egin zen zozketa. Saritutako zenbakietako bat Beasaingo Ikastolan saldu zen eta bertako bati egokitu zaio.

Zorionak eta mila esker txartel hauek saltzen lagundu duzuen guztioi. Euskal kulturari eta Beasaingo Ikastolari ere lagundu diozue!

Informazio gehiago...

FaLang translation system by Faboba