Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

1Familia agurgarriok :

Espero dugu egoera berezi honetan ondo izango zaretela. ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOPERATIBAk lehen asteok arlo pedagogikoari eman die garrantzia eta baita familia guztiekin harremanak lortzeari ere.

ARRETA PEDAGOGIKOA ETA ASTE SANTUKO OPORRAK

Hasteko eta behin gure langileek egindako lana estimatu eta eskertu beharrean gaude, etxetik lan eginez eta Ikastola behar denerako zabalik mantenduz ondo erantzun diogulako egoera honi. Ikastola osoko familiekin jarri gara harremanetan, behar izan diren bideak jarriz ( 0-12ko padletak, 10-16ko classrroom eta eskola-emate birtualakā€¦), menua astero berritzen dugu, webgunea behar diren berriekin eguneratzen duguā€¦

Ostiral honetan amaitzen dira eskolak, eta Aste Santuko oporretan denok hartuko dugu opor.

KUOTAKcovid 19kuotak

Arlo ekonomikoari buruz ere ari gara erabakiak hartzen. Gauden egoerak indarrean dirauen bitartean hileko kuotak eta bazkide kuotak kobratuko zaizkizue datorren astean eta ez dira kobratuko erabili ez diren jangela eta zaintza kuota-egunak. Hori dela eta, hurrengo errezibuan zerbitzuen erabilera egunka kobratuko da etaitzuli egingo zaizue erabili ez duzuena.

HARREMANAK ETA ASTE SANTUETAKO OPORRAK

Bestalde, astelehenaz geroztik Administrazioa eta zuzendaritza ere etxetik ari da lanean. Edozein arazo edo egoera bereziren aurrean jar zaitezke harremanetan zuen tutorearekin edo Ikastolarekin. Gogoratu astelehenik aurrera bi telefono mugikorretara deitu behar duzula telefonozko harremana nahi baduzu.

Telefono bidezko arreta

Behar beharrezko jakinarazpenetarako ohiko bideak erabiliko ditugu Aste Santuko oporretan

( webgunea, e-posta)

Mila esker arretarengatik. Eta animo.

                      Ainhoa Garin                                                                                 Tere Irastortza

ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK                               BEASAINGO IKASTOLAko ZUZENDARIA

FaLang translation system by Faboba