Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
COVID-19aren aurrean Beasaingo Ikastolaren erronka nagusia izan da ikasle guztiekin eta familia guztiekin eguneroko jarraipena bermatzea.
Talde-lan handia eskatu du hasierak, baina erronka honetan etxeko eta ikastolako hartu-emana indartzea ezinbestekotzat jo du Beasaingo Ikastolak. Irakasleak etxera sartzea eta ikasleek irakasleekin eguneroko harremana bermatzea lortu da, funtsean.
 
Horretarako, HH 0tik hasi eta DBH amaitu arte gela bakoitzeko google drive bidez antolatu dira harremanak. Harremanez gain, materiala sortu eta partekatu ahal izan da. Haur Hezkuntzan hasita ikasmaila bakoitzari dagokion  padlet bidez antolatu dira ordutegiak eta ikasle-irakasle arteko harremanak. Lehen Hezkuntzatik aurrera EKI DGITALeko plataformak baliatu dira batez ere.
Ikasleek oso harrera ona egin diote eta irakasleek ere  ebaluazio lanari jarraipen zuzena egin diezaiokete.
 
Ezinbestekoa izan dam horrerarako, familia guztiekin harreman zuzena bermatzea eta gainera, LH4tik aurrera, ordenagailu eta wifirik ez duten familiei Ikastolako eta EHIko baliabide guztiak jarri zaizkie eskura.
 
 
 
 
 
Lehen egunek talde-lan antolaketa handia eskatu dute
FaLang translation system by Faboba