Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

1Beasaingo Ikastolako langile guztiok gure lana eta jakinduria jarri nahi dugu pandemia -egoera honen aurrean, zuekin batera, irakaskuntza-eredu emankorra bultzatu eta, gure lana den bezala, gizartean justiziaz eta elkartasunez eragiteko.

Irakurri, mesedez, ohar hauek ( 0-16)

1.- Beasaingo Andramendi ikastolak zabalik izango ditu familiekin komunikatzeko ohiko bideak, eta langileria bertan izango da material didaktikoa prestatzeko ikasleek ahal den neurrian modu ez presentzialean lan egiten jarraitu dezaten.

2.- Egoera berezi honen aurrean, elkarlana ezinbestekoa da lan ohiturak eta ikaste prozesua ez eteteko.

Etxean, lanketa autonomoa egiteko tarteak txertatu behar dira ordutegian eta honetarako espazio egokia sortu behar da lan giro egokian jarduteko.

Bestalde, jardueren planifikazioa egitea ezinbestekoa da bidalitako lanak egin ahal izateko. Irakasle bakoitza arduratuko da familiei zenbait baliabide, gomendio eta lanen bidalketa emailez egiteaz. Horretarako gurasoek beren seme-alaben tutoreei e-mail bat bidali beharko die, irakasleak harreman hauetarako zein helbide erabili behar duten zehaztuz:

  • Etxekoekin egoteko kalitatezko denbora hartu.
  • Egunerokotasunean etxean sor daitezkeen egoerak aprobetxatu beraiekin gozatzeko eta elkarlanean aritzeko: janaria prestatzen laguntzea, etxeko lanetan eta garbiketan laguntzea, etab.
  • Ahozko transmisioan Euskara edo ama hizkuntza erabili: ipuinen kontaketa, abestiak ikasi eta abestu, aho korapiloak, esku jolasak, etab.
  • Gailu teknologikoen erabilera kontrolatu eta helduak egokiak ikusten dituen aplikazio, bideoak, etab. erabili.
  • Sortu DESKONEXIO DIGITAL TARTEAK EGUNEAN ZEHAR: Ez telebista, ez musika, ez irrati ez internet. Elkarrekin zaudeten bitartean, LANERAKO ISILTASUN GIROA lortzeko eta otorduetan eta beste tarteetan elkarrekin hitz egitea errazteko.
  • Etxe batean adin tarte ezberdineko anai-arrebak daudenean, egokitu denentzako ordutegi amankomun xamarra, eta elkarri laguntzeko giroa. Helduek zaindu.

3.- Hau da gaurko egoeran eman dezakegun informazioa. Gauzak aldatu ahala emango dizuegu informazio gehiago.

4.- Datorren astelehenean adieraziko dizuegu tutoreekin telefonoz zalantzak argitzeko ordutegia.

5.- Ohar orokor hauek webgunean ere argitaratuko dira.

Mila esker

FaLang translation system by Faboba