Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

euskaraldia3Iazko Euskararen Eguneko argazkia. Gogoratuko zaretenez, Euskaraldia ere ospatu genuen iaz!Dakizuenez, Beasaingo Ikastola ez da ezer euskararik gabe. Eta jakina, urtero egun hauetan egin ohi dugun legez, aurten ere behar bezalako ospakizunak egingo ditugu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko!

Abenduaren 3a, asteartea, Euskararen Nazioarteko Eguna jaieguna izango da Ikastolan, baina hori dela eta, bezperan, astelehenean, abenduaren 2an egingo dugu gure ospakizuna! 16:00etatik aurrera, gure ikasleek Euskararen Egunera prestatutako abesti, dantza eta musika emanaldiak eskainiko dizkigute! Horrez gainera, DBH2ko ikasleek txokolate beroa jarriko dute salgai!

Oharra: Eguraldiak lagunduko ez balu, asteazkenean (abenduak 4), ordu berean izango da festa

Bestalde, ez dugu ahaztu behar euskararentzat eta euskal kulturarentzat, oso erakusleiho garrantzitsua izaten dela Durangoko Azoka. Aurtengoa 54. edizioa izango da, eta ostegunean (abenduak 5), Ikasleen Eguna ospatuko da. Aurtengoan ere gure DBHko ikasleak Durangon izango dira, eta gainera, Ikasleen Eguneko hainbat tailer ikusi eta zuzenean parte hartzeko aukera izango dute! da2019Iaz ere Durangoko Azokan izan ziren gure DBHko ikasleak, eta primeran pasatu zuten!!!

Besterik gabe, irakurriz, idatziz, jolastuz, abestuz, dantzatuz… edota nahi den modura, baina bizi gaitezen euskaraz!!!

FaLang translation system by Faboba