Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

erri gora2018Hastera doa Errigoraren udaberriko kanpaina! Datorren martxoaren 7tik 22ra arteko epean egin ahal izango dituzue saskiaren eskaerak honako modu hauetara:

● Idazkaritzara etorrita (egunero 9:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:30era)

● Etxeetara bidaliko ditugun galdetegien bidez

● Errigoraren web orrian zuzeneko eskaera eginez (www.errigora.eus) Dakizuenez,ekimen honen helburu nagusiak Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herrian barrena zabaltzea eta bertako euskalgintza mugimenduari bultzada ematea dira, herrigintza, auzolana eta lan kolektiboa oinarritzat hartzen dutelarik.

Anima zaitezte, eta egin ezazue zuen eskaera! Informazio gehiago: www.errigora.eus

FaLang translation system by Faboba