Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

dbh1DBHko ikasleak Donostiako Miramongo Zientzia Museoan ( 2018-10-09)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gure ikasleek zientzia eta natura lantzeko aukera izan dute, urrian zehar egin dituzten egun osoko bi irteeren bidez.

Pasa den urriaren 9an, Donostiako Miramon auzoko Zientzia museora joan ziren. Bertan, ikastalde bakoitzak hainbat tailerretan hartu zuen parte: besteak beste, astronomia, matematika manipulatiboa, kimika tailerra, eta elektrizitate tailerra egin zituzten. Tailerren ostean, museoko hainbat sailetan libreki ibiltzeko aukera ere izan zuten!

Urriaren 22an, berriz, Zumaiako Flyschetara joan ziren, eta bertan, behaketa-lan bat egin zuten, hango animaliak behatuz eta bertako espezieen lagin ezberdinak hartuz. Eguraldia lagun, eta eguna ondo bukatzeko, Zumaiako Santiago hondartzan bazkaldu zuten!

dbh2DBHko ikasleak Zumaiako Flyschetan ( 2018-10-22)

 

 

 

 

FaLang translation system by Faboba