Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Beasaingo Ikastolak 1996-97az geroztik berei izan du jangela propioa. Jangela ekologikorako jauzia EKOLAPIKO proiektuaren bidez egin zuen 2009-10ean, eta beti izan dugu Irantzu Anuntzibai dietistaren eta beste guraso eta langile batzuen arretapean.

2016-17 ikasturtean, Ikastolaren 20. urteurrena zela eta, Osasunari buruzko ihardunaldi batzuk burutu genituen, Beasaingo Ikastolako hainbat guraso eta lankideren hitzaldiz osatu zirelarik.

2017-18an geure menua apur bat berritu dugu. Berrikuntza honetaz gain, gauetarako afari proposamena ere bidaliko dizuegu aurrerantzean astero jangela erabiltzaileoi.

Jakingo duzuen bezala, 2018ko maiatzean Urbialde plaza gainera etorri gara, eta jangelan bertan antolatu ditugu ekainerako formakuntza-saioak.

FaLang translation system by Faboba