Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Euskaraz arratsaldeko 4etatik 6etara, astelehenean, asteartean eta asteazkenean. Eta erderaz 11etatik ordubatetara astelehenean eta asteartean. EHIrekin batera antolatutako ikastaroa dugu. Astelehenean eman daiteke izena..Euskarazko talderako geratzen da libre plaza gehien. Ez dago matrikularik ordaindu beharrik. Dagoeneko 13 lagunek eman dute izena. Irakaslea, Imanol Artola da. Imanol Artola Arretxe 25 urte dituen gazte amezketarra da.

Imanol Artola    

Filosofian Lizentziatua. Hezkuntza munduan gaztetxotatik dabil, entrenatzaile lehenengo, baina aspaldidanik dantza irakaslea, begiralea, eta hezkuntza ez-formaleko irakaslea da. Horrezaz gain, animatzailea, antzezlea, aurkezlea, zutabegilea eta bertso gai-jartzailea ere bada. Hitz gutxitan, euskal kulturan eta heziketa ez-formalean etengabe jardunean ari dena.

Bizitza arrazoitik baino, sentimenduetatik ulertzen du. Horregatik, ahalegintzen da urteekin ikasi duen heziketa formala eta arrazionala desikasten, eta umeen sentimendu puruetatik ikasten. Berak dioenez, ume izan gabe, ezin baikara umeekin komunikatu.

FaLang translation system by Faboba