Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
     

Geure lehen ikasturtetik hartu du Beasaingo Ikastolak bere lekukoa, aldiro-aldiro. Batzuetan geure ikasleek, beste batzuetan euskara ikasten ari ziren gurasoak, beste hainbatetan Artezkaritzako Kontseiluko kideek.

Aurten, Beasainen Ikastola sortu zela 50 urte betetzen diren urtean Arantza Sarriegi eta Maite Sukiak hartuko dute geure lekukoa. Arantza Sarriegi gaur egungo Artezkaritzako

Kontseiluko kidea da eta beste alde batetik 1996-97 ikasturtean Beasainen EHIko Ikastolaren aldeko apustua egin zenean, bere aurreko lana utzi eta bere jubilaziora bitarte Beasaingo Ikastolaren euskarri irmoa izan delako. Maite Sukiak berriz Beasaingo Ikastola sortzeko Geurea Ikastola Kultur Elkarteak egin zuen lanagatik, eta orain arte idazkaritza mailan etengabe lanean aritu diren gure hiru bazkideen ekarpena errekonozitzeko.

Eta gu guztiok Korrika, euskararen auspoari eragitera ! Igandean, gauerdi pasatxo elkartuko gara San Inazio Kalean, Kutxaren parean, eta Oriamendi kalean aurrera egingo dugu. 12:30etan elkartuko gara, 1:00ean aurreikusita egon arren. Haurrek Ikastolan egin dituzten petoak jantzi ta.... aurrera !

FaLang translation system by Faboba