Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
logo1    

2012-13an Artezkaritza Kontseiluak lau urterako plana egin zuen. 2012-16ko lau urteko Planaren helburuen artean Beasaingo Ikastolaren hazkundea bermatuko zuen espazio berria egokitzea eta Andramendi Irakaskuntza Elkartea indartzea zegoen. Ikastola egonkortu eta hazten ari da, zorionez. Egoera berri batean aurkitzen gara.

Jaurlaritzak Herri onurako kooperatiba deklaratu gintuen 2013ko irailean. 2014-15erako 283 ikasle matrikulatuta dugu. Beasaingo Udalarekin izandako harremanei esker 400 metro berri dugu eskura Urbialde enparantzan, hazkunde honek DBH lortzeko behar ditugun baliapideei begira jartzen gaitu. 1997az geroztik BANKOArekin ANDRAMENDIk zeukan mailegua berritu egin du beste 15 urtetarako, orain arte bazkideen gainean zeuden abalik berritu gabe.

Dagoeneko Jaurlaritzan eta Kooperatiben Elkartean onartu dute ERAGINEZ-ANDRAMENDI Fusio Proiektua. Fusio horri esker ERAGINEZen esku zeuden DBHrako lokalak ANDRAMENDIren esku geratuko dira. Azken urratsa eman dute Andramendi eta Eraginezek EHIren abalekin. Bi kooperatibak fusionatu eta bat egiteko Batzarrak burutu zituzten , eta bietan baiezkoa atera zen.

Batzarrean parte hartu zuten, Euskadiko Kooperatiben Kontseiluaren izenean Santi Merino, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko letraduak eta , legeak eskatuta bezala, fusioaren auditoretza egin duen Azpilicueta aholuklaritzako kideak Koro Hernandez eta Gotzon Gondra.

Eraginez Kooperatiba osatzen zuten 14 kideetatik 13k hartu zuten parte , hau da, %92,85ak eta Andramendi Kooperatiba osatzen duten 71 bazkide guztietatik 62 bazkide bertaratu direlarik, pertsonalki edo behar bezala ordezkatuta 30; hau da, % 87.32. Absortzio bidezko fusio honen ondoriz ANDRAMENDI IRAKASKUNTA KOOP.ELK.ak bere esku izango du 2.500 metro2ko azalera duen eraikina Urbialde enparantzan, herriaren erdian. Fusioa eginda Andramendi Irakaskuntza Koop.Elk.ak 1.730.100,3 €ko aktiboa du.

Fusioaren iragarpena egin berria da EHAAn1( 2014-12-23an )

Informazio gehiago...

FaLang translation system by Faboba